Kontzertua Salamancan Gizateriaren Hiri Ondarea izendapenaren XX. Urteurrean
Thursday, December 4, 2008

Salamanca Gizateriaren Ondasun Hiria izendapenaren XX urteurrenaren programaren barruan, Donostiako Orfeoiak Andaluziako Filarmonikarekin batera Arte Eszenikoak eta Musikaren Zentroan egingo den kontzertuan parte hartuko du datorren larunbata 6an. José Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du eta Mozarten 40. Sinfonia (orkestrarako bakarrik) eta konpositore beraren Koroatzearen Meza interpretatuko dute. Obra honetan, bakarlariak izango dira José Luis Sola (tenorea) eta orfeoiko Elena Barbé (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzo) eta Jesús García Aréjula (baritonoa).

Kontzertu honekin, Salamancako Udaletxeak azken hiru hilabeteetan hiri monumental honetan ospatzen ari diren ihardunaldi musikalei bukaera emango die, tartean organo kontzertuak eman dituzte, Ensemble Contrasteren edo Coro Gregoriano De La Santak emandako emanaldiak, María Guerras piano jotzaile, María Bayo, Amsterdam Loeki Quartetok eta European Unión Baroque Orchestraren errezitaldiak.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.