Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XIX. sariaren banaketa ekitaldia
Friday, October 23, 2020

Datorren astelehenean, urriaren 26an, 12:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XIX. sariaren banaketa ekitaldia egingo da.
 
Iñigo de Peque Leozek eta Jon Bagues Erriondok jasoko dute aipatutako saria. Honek bi helbururekin sortutako saria da: musika munduko ibilbidea aitortzea eta musika ikerketa bultzatzea. Jon Baguesek saria jasoko du bere ibilbide profesional luzeagatik, eta musika ikerketaren saria, berriz, Iñigo de Peque Leozek jasoko du, ‘Nicolás Ledesma (1791-1883), maestro de capilla y organista en el S.XIX español’ lanagatik.
 

Ekitaldi akademikoan parte hartuko dute: Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarri eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkizia.

Ekitaldia bukatzean, Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko lanak joko ditu emanaldi labur batean. Gaur egungo osasun egoera dela eta, ekitaldia ez da irekia izango.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.