Donostiako Orfeoiak publikoaren obra maitatuenetako bat eskainiko du aurki; Beethovenen bederatzigarren sinfonia. Bi kontzertu eskainiko dira, bata azaroaren 18an Bartzelonan (Ibercamera) eta bestea azaroaren 19an Madrilen (Filarmonica). Hain zuzen, geroz eta gertuago daude konposatzaile honen jaiotzaren 250. urteurrenaren ospakizunak.
Orfeoiarekin batera izango dira Pragako Operako Orkestra, Karl-Heinz Steffens-en zuzendaritzapean, eta Vida Milneviciute (sopranoa), Michaela Zajmi (mezzosopranoa), Aleš Briscein (tenorea) eta Edgars Ošleja (baxua). Egitarua Mozarten klanireterako K622 piezarekin osatuko da, Steffens bakarlari arituko delarik.