BEETHOVENEN BEDERATZIGARRENA MADRID ETA BARTZELONAN
Ostirala, Azaroa 15, 2019

Donostiako Orfeoiak publikoaren obra maitatuenetako bat eskainiko du aurki; Beethovenen bederatzigarren sinfonia. Bi kontzertu eskainiko dira, bata azaroaren 18an Bartzelonan (Ibercamera) eta bestea azaroaren 19an Madrilen (Filarmonica). Hain zuzen, geroz eta gertuago daude konposatzaile honen jaiotzaren 250. urteurrenaren ospakizunak. 

Orfeoiarekin batera izango dira Pragako Operako Orkestra, Karl-Heinz Steffens-en zuzendaritzapean, eta Vida Milneviciute (sopranoa), Michaela Zajmi (mezzosopranoa), Aleš Briscein (tenorea) eta Edgars Ošleja (baxua). Egitarua Mozarten klanireterako K622 piezarekin osatuko da, Steffens bakarlari arituko delarik.

 

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.