Donostiako Orfeoi Gazteak  12 eta 16 urte arteko gazteek beraien koru eta musika heziketan aurrera egin dezaten, Donostiako Orfeoira iritsi arte. Abesbatza mistoa da, eta beraien errepertorio zabala lantzeaz aparte, noizbehinka Donostiako Orfeoiarekin elkarlanean aritu ohi dira.

Abesbatzak musika ziklo ugaritan hartu du parte, hala nola, Donostia Kulturak antolaturiko eliz-musika zikloan, Gipuzkoako Organu Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan, Aita Donostia Musika Astean eta Pasaiako musika zikloan.

2008. urteaz geroztik Donostiako Orfeoi Gazteak urtero gabonetan UNICEFen alde egin ohi den ongitzako kontzertuan parte hartzen du Kursaal aretoan Donostiako Orfeoi Txikiarekin batera. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolaturiko koru gazteen tailerretan parte hartu izan du, probintziako abesbatza ezberdinetako abeslariekin batera, eta hainbat gazte abesbatzekin elkartrukeak egin izan ditu, hala nola, Galiziako Orkestra Sinfonikoko gazte abesbatza, Granollerseko Cor Jove Amics de la Unió edo Pasaia Gazte abesbatza, Madrilgo Gazteen Abesbatza, Madrilgo umeen eta gazteen abesbatzen Nazioarteko I. Jaialdiaren antolatzailea 2015ean.

2013an gazteen saileko bigarren saria lortu zuen Ejea de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketan, eta 2016an sail horretako lehen saria eta publikoaren saria eskuratu zituen.

Grabazioak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek sustatutako hiru CDren grabazioan parte hartu du Donostiako Orfeoi Gazteak, Orfeoi Txikiarekin batera: Sentitu, Pentsatu, Ekin Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bizipoza eta Txo, Mikmak Txikia. Azken horretan, musikari profesionalek, aktoreek, bertsolariek, trikitilariek eta poetek parte hartu zuten. 2016an, “Itsas ertzean” izeneko diska grabatu zuten, itsasoari eskainitako abestiekin.

 

 

Izena ematea

2022-2023ko  IKASTURTEA

MATRIKULA IREKIA.

On line edo presentziala (Ordutegia: 9:30tik 13.30ra // 15:30tik 18:00 ra)

IZEN-EMATEN ORRIA

Zer egiten dugun

Ahots mistoen abesbatza batean abesteko aukera berria eskaintzen diegu, ahotsaren lanean sakondu, eta abesbatza batean abesteak dakarren esperientzia musikal eta pertsonalaz gozatzen irakatsiz.

Urtean zehar Donostiako Orfeoiarekin batera emanaldiren bat egiteko aukera ere izaten dute.

Nola

Orfeoi Gaztea bezalako abesbatza batentzako egokia den errepertorioa prestatuz eta beharrezko ikusten diren kontzertuak emanez.

Noiz

Ikasturtean zehar.

Astean bi saio: Astelehena eta asteazkena, 18:30tik 19:45 ra

Uda partean: Kontzertuetarako entseguak noizbehinka.

Zuzendariak
  • Klara Mendizabal
  • Leticia Vergara
Adina

12 urtetik 16 urte arte.

Taldeak

Ahots mistoen abesbatza.

Informazio gehiago

Informazio gehiago?

info@orfeondonostiarra.org
Tel.: +34 943 422 239

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.