Oinarriak

Lehenengoa

Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, elkarrekin ados jarririk, 2001 urtean sari hau ezarri zuten, bi xede nagusi betetzeko asmoz: Musika sustatzea eta bultzatzea. Musika-sorkuntzaren alorrean nabarmendu diren pertsona edo erakunde ezagun baten lana eta ibilbidea jendaurrean aitortzea.

Bigarrena

Saria urtero ematen da. Deialdi bat etorriko da UPV/EHUren ikasturtearekin eta 2.000 euro-ko saria emango da musika-ikerkuntza sustatzeko.

Ikerkuntza-sariaren urteroko sari banaketa ekitaldian, musika alorrean nabarmendu den pertsona edo erakunde ospetsu bati bere lana eta ibilbidea aitortuko zaizkio jendaurrean.

Hirugarrena

Deialdian nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, ez dago mugarik. Ikerketa-lanak unibertsitate-jardueran dauden edozein ikuspegi akademikotatik egin daitezke (Doktoretza-tesiak, Karrera-amaierako proiektuak, etabar) . Lanak paperean (bikoiztuta) eta modu elektronikoan aurkeztuko dira Donostiako Orfeoiaren egoitzan eta/edo UPV/EHUko web orrietatik deskarga daitekeen edo bi erakundeetan eska daitekeen lanaren aurkezpen-inprimakia ere aurkeztu beharko da.

Euskal kultura - munduko edozein hizkuntza idatzi ahal izango dira lanak.

Laugarrena

Musika-munduan nabarmendu diren pertsonen edo erakundeen lana eta ibilbidea publikoki aitortu eta goresteari dagokionez, erakunde sustatzaileek dagozkien curriculumak aurkeztuko dituzte, euskal kultura-munduko edozein hizkuntzetan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan eta / edo UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan.

Bostgarrena

Epaimahaiari dagokionez, epaimahaiburu UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea izango da eta 4 kidek osatuko dituzte. Kide horiek izendatzea, berriz, bi erakundeek sinatutako. Hitzarmenaren Segimendurako Batzordearen ardura izango da. Epaimahaiak berak erabakiko ditu funtzionamendu arauak eta berak izendatuko du Idazkaria.

Seigarrena

Epaimahaiaren erabakia ikasturtean emango da. Apelaezina izango da. Saria eman gabe ere gera daiteke. Sari-banaketa Gipuzkoako Unibertsitate Campusean izango da, ekitaldi ofizialean.

Zazpigarrena

Egileen eskubideei kalterik egin gabe, aurkeztutako lanak argitaratu edo hedatu ahal izango ditu paperean eta modu elektronikoan, bai Euskal Herriko Unibertsitateak eta bai Donostiako Orfeoiak.

Zortzigarrena

Aurtengo deialdian, ikerkuntza-lanak eta/edo aitortu beharreko pertsona ospetsuen curricula aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da.

Informazio gehiago

Informazio gehiago?

Donostiako Orfeoia
San Juan, 6 - 20003 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: +34 943 422 239
Faxa: +34 943 423 675
Emaila: info@orfeondonostiarra.org

UPV / EHU.
Vicerrectorado del Campus de Gipuzkoa

Julianategi – Pº de Arriola, 2
20018 Donostia-San Sebastián
Tel: +34 943 018 508
Fax: +34 943 311 100
E-mail: gi-kultura@ehu.es
www.ehu.es

Ikerlana aurkezteko fitxa

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Saria: Incentivar y alentar la investigación musical

2020Koldo Rios Alvaro" ‘Iconografía musical en el País Vasco hasta 1600: Catalogación y estudio’."
2016Mario Lerena"La música teatral de Pablo Sorozábal Mariezcurrena (1897-1988): ensayo de análisis. "
2015Daniel Moro"El compositor Carmelo Bernaola (1929-2002). Contextualización y análisis de su obra en la vanguardia musical española"
2015Mercedes Albaina (Accésit)"Ocio Formativo Musical. Analisis de iniciativas en los Programas Universitarios para Mayores "