Hemen zaude
Musikarekiko sentiberatasuna eta zaletasuna txikitatik lantzen dira. Antxon Ayestaran musika-tailerrean oreka harmonikoa esnarazten da haurrengan. Musikarekin ikasi eta gozatu egiten da.
Orfeoiko txikienak dira: 8 eta 11 urte arteko haurrak, eskoletako abesbatzetatik eta Musika Tailerretik datozenak eta txiki- txikitatik musika-zaletasuna lantzen ari direnak.
Orfeoi Gaztea Orfeoiaren ataria da, Donostiako abesbatza handian debutatu aurreko urratsa. 12 eta 16 urte arteko gazteek osatzen dute eta abesbatza misto independente moduan aritzen da.
Donostiako Orfeoiaren beste lan bat da abesbatza-musika sustatzea ikastetxeetan abesbatzak sortuz. 8 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako ekimena.
2009az geroztik, udaleku musikalak antolatzen ditu Orfeoiak txikienentzat. Haietan abesten eta dantza egiten ikasten dute, instrumentuak egiten eta musikaz gozatzen. Irteerak eta astero txango bat egiten da.
Orfeoiaren zuzendaria den Sainz Alfaro maisuaren ekimenez, ikasgela horretara edonor joan daiteke, haur nahiz heldu, eta bertan biolina irakasten da oinarrizko mailatik gorenekoraino.
Biolontxelo-ikasgelak Donostiako Orfeoiaren hezkuntza-aukera aberastu egiten du, eta laster berariazko hari-orkestra sortzeko asmoari eusten dio.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Orfeoiak sari hori sortu zuten ikerketa musikala sustatzeko eta musikagintzaren alorrean gailendutako pertsonen ibilbidea aitortzeko.
Urteroko sari horren hartzekodunak izaten dira ikasketak burutzeko lanean, Euskal Herriko musikagintza eta musika koralari buruzkoak lehenetsiz, emaitzarik hoberenak lortzen dituzten Musikeneko ikasleak.