Norbere Datuen Babeserako 2016/679 Araudi orokorra (RGPD) betez, www.orfeondonostiarra.org web orria erabilita guri emango dizkiguzun datu pertsonalak isilpean erabiliko ditugula eta fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula jakinarazi nahi dizugu. Fitxategia Donostiako Orfeoiarena da, San Joan Kalea, 6, 20003 Donostia, Gipuzkoa.

Zure datu pertsonalak galdesorta elektronikoa dagoen web orrian esandakoa egiteko erabiliko ditu Donostiako Orfeoiak. Era berean, erakunde honek datuok gorde egin ahal izango ditu zure eskaerari erantzun ahal izateko edota gure jardunari buruzko informazioa bidatzeko (bai ohiko postaz, bai posta elektronikoz), betiere zure intereseko izango delakoan; kontrakoa jakinaraziko ez bazenigu, behintzat.

Donostiako Orfeoiak jakinarazi nahi dizu zure sarbide, zuzenketa, ezabaketa eta oposizio eskubideak erabil ditzakezula araudiaren aurrez ikusita bezala. Horretarako, gutun ziurtatua edo antzekoa ondoko helbidera bidali beharko duzu zure hartzea kreditatzeko, baita zure NANaren fotokopia ere: San Joan kalea, 6, 20003 PK Donostia, Gipuzkoa.

Donostiako Orfeoiak bezeroen eta erabiltzaileen gaineko informaziorik edota daturik hirugarren pertsonei ez die saltzen, uzten, alokatzen edota transmititzen, inolaz ere.

Donostiako Orfeoiari emandako datuak egiazkoak direla bermatu behar du erabiltzaileak, eta bere gain hartu beharko du, gainera, datuak aldatuko balitu Orfeoiari jakinaraztea. Erabiltzaileak bere gain hartu beharko ditu, era berean, Donostiako Orfeoiari edota beste hirugarrenen bati gezurrezko datuak erabiltzeagatik, zehatzak ez direnak edo eguneratu gabeak erabiltzeagatik eragindako kalte-galerak. Pribatutasun-politika honen arabera, erabiltzaileak hirugarren pertsonen daturik ez du sartu behar baldin eta haren baimena ez badu aldez aurretik. Hala egingo balu, erabiltzailearen ardura izango litzateke.

13 urte txikikoak diren haur eta gazteek gurasoen edota tutoreen onespena behar dute datuak Donostiako Orfeoiaren web orriari eman ahal izateko.

Donostiako Orfeoiak datu pertsonalen legez kanpoko aldaketa, galtzea, trataera edota sarbidea ekiditeko hartu beharreko neurriak hartuta ditu; kontuan hartuta uneoro teknologiaren egoera, gordetako datuen natura eta datu horiek dituzten arriskuak, bai giza jarduerarenak, bai medio fisiko edo naturalak eragindakoak. Dena de, erabiltzaileak jakin behar du Internet segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

Donostiako Orfeoiak berea du pribatutasun-politikako irizpideak aldatzeko eskubidea; lege aldaketa bat delako, jurisprudentzia aldaketa delako, edo enpresaren praktika aldatu delako. Donostiako Orfeoiak aldaketaren bat egingo balu web orrian argitaratuko du; hala indarrean den pribatutasun-politikaren berri jakin ahal izango du erabiltzaileak. Edonola ere, erabiltzaileekin den harremana web orrira sartzerako garaian indarrean den araudiak aurrez ikusten duenaren araberakoa izango da.

Web orri honetan dauden galdesortak betetzeak zera esan nahi du: erabiltzaileak baimena erabat ematen duela datu pertsonalak Donostiako Orfeoiaren fitxategi automatizatuan sartzeko aipatutako erabilera izan dezaten.

Jabetza intelektuala

Web orri honetan den ikus-entzunezko material guztia, erregistratutako markak edo jabetza intelektualari dagokion edozein elementu Donostiako Orfeoiarena dira, eta autoreen eskubideen babesa dute. Debekatua dago materiala aldatzea, kopiatzea, uztea, transmititzea eta zabaltzea horretarako baimenik izan ezean. Web orri honetako materiala ezin da aldatu, saldu, merkatuan ipini, erabili edo banatu irabazi asmoarekin.

© Donostiako Orfeoia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.