Donostiako Orfeoia, Bartzelonan, Palau de la MusikanDonostiako Orfeoia, Madrileko Auditorio Nazionalean
Osteguna, Abendua 14, 2023

Alacant, Madrid, Zaragoza eta Bartzelonako kontzertuak bete ditu Donostiako Orfeoioak

Gabonetako bira arrakastatsua izan du Donostiako Orfeoiak hainbat hiritan. Abesbatzak Alacanteko Auditorioa, Madrilgo Auditorio Nazionala, Zaragozako Auditorioa eta Bartzelonako Palau de la Música bete ditu 5 egunetan.

ADDA Sinfonikoarekin batera eta Josep Vicenteren zuzendaritzapean, Orfeoiak Montsalvatgeren Kantu Espirituala eta Beethovenen 9. sinfonia interpretatu ditu, eta bisitatu dituen hiri guztietan sarrerak agortu ditu.

Bira honen hasiera Alacanten izan zen, Orkestraren etxean. Gero Madril bisitatu zuen berriro. Kontzertu berezi horretara Antxon Elosegi Donostiako Orfeoiaren presidentea joan zen.

Egun bat geroago, eta sarrerak ere agortuta zeudela, abesbatza Zaragozara iritsi zen, eta beste txalo zaparrada handi bat jaso zuen kontzertua amaitzean.

Atzo, Bartzelonako Palau de la Musica zirraratua geratu zen entzundako errepertorioarekin. Sorpresak ez ziren falta izan, Josep Vicent zuzendariari, adibidez, "Zorionak Zuri" katalanez abestu baitzioten, bere urtebetzea ospatzeko.

Bira amaitzeko, Orfeoia etxera itzuli da atseden hartzera, abenduaren 16an Gasteizko Principal Antzokira joan aurretik. Bertan Gabonetako Kontzertua eskainiko du. Oraingoan, Jose Antonio Sainz Alfaro izango da gidaritzapean eta Jon Urdapilleta pianistaren laguntza izango du. Koruak West Side Story, Petite Messe Solennelle, Medley, Moon River, Edelweiss, Days of wine and roses... izeneko obrak interpretatuko ditu.

Donostiako Orfeoiak asko gozatu du kontzertu bira honetan, eta ADDA Sinfonikoko kideekin bizipenak, pasadizoak eta esperientziak partekatu ahal izan ditu.

José Antonio Sainz Alfaroren iritziz "bira bikaina izan da. Harrera aparta izan dugu eta orkestra gazte eta trebatu baten laguntza izateko zortea izan dugu; Josep Vicent zuzendariak energia handia du eta oso harreman estua du beraiekin. Kontzertu bakoitzean birsortze bikaina egiteko gai izan da".

Publikoari dagokionez, "txalo zaparrada asko jaso ditugu, lehen minututik amaieraraino txalotu gaituzte eta harro egoteko moduko zerbait da. Egun hauek oso biziak eta politak izan dira eta oroitzapen bikaina eramaten dugu etxera".

Urtea amaitzeko, Orfeoiak bi kontzertu gehiago eskainiko ditu Donostiako bi elizatan: abenduaren 22an Loiolako Erriberako Iesu parrokian eta abenduaren 28an Altzako San Martzial parrokian. Doako kontzertu horiei buruzko informazioa webgunean kontsulta daiteke.

Abesbatzak bidaiaren, backstagearen eta kontzertuen elkarrizketak, irudiak eta bideoak partekatu ditu sare sozialetan. Bertan bistaratu daitezke.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.