Azken egunak Donostiako Orfeoia - UPV/EHUko Sarira aurkezteko
Astelehena, Urria 9, 2023

Urriaren 31ra arte zabalik egongo da Donostiako Orfeoia Fundazioak eta UPV/EHUk deitutako XXIII. Sarirako lanak eta hautagaitzak aurkezteko epea. Saria musika-ikerketa sustatzeko eta musika-munduan nabarmendu diren pertsona ospetsuen edo erakundeen lana jendaurrean aitortzeko sortu zen. Bai ikerketa-azterlanak bai aintzatespen publikorako pertsona ospetsuen edo erakundeen curriculumak euskal kulturaren edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Deialdian parte hartu ahal izango du ikerketa-lan bat aurkezten duen edonork, unibertsitateko jardueraren ikuspegi akademikoetatik begiratuta. Lanak paperean, bi aletan eta formatu elektronikoan aurkeztuko dira, Donostiako Orfeoiaren egoitzan eta/edo UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, bi erakunde deitzaileen webguneetatik deskarga daitekeen lanaren aurkezpen-fitxarekin edo bi egoitzetan pertsonalki eska daitekeenarekin batera.

Musikaren munduan nabarmendu diren pertsona ospetsuen edo erakundeen lanaren eta ibilbidearen aintzatespen publikoari dagokionez, erakunde sustatzaileak

curriculumak Orfeoiaren eta UPV/EHUren bi egoitzetako edozeinetan aurkeztu beharko dituzte.

INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEA

Donostiako Orfeoia / Orfeón Donostiarra
San Juan, 6

20003 Donostia - San Sebastián
Tlfno.: 943 42 22 39
Fax: 943 42 36 75
E-mail: info@orfeondonostiarra.org

www.orfeondonostiarra.org
UPV / EHU.
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza

Vicerrectorado del Campus de Gipuzkoa
Julianategi – Pº de Arriola, 2
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: (34) 943 018 508

Fax: (34) 943 311 100
E-mail: kultura@ehu.es

 
 
x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.