Tomás Aragësen sinfoniarako salmoen estreinaldia
Wednesday, March 7, 2007

Datorren ostiralean, hilaren 9an, Tomás Aragüésen Salmos para una sinfonía lana estreinatuko da Kursaaleko Auditorioan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Juan José Ocónek zuzenduko du eta Donostiako Orfeoiak eta Andra Mari abesbatzak ere parte hartuko dute. 1995. eta 2004. urteen artean sortutako sinfonia Tomás Aragüésen ekoizpenen artean luzeena da, konpositoreak berak adierazi duenez. Bibliako Salmo bat abiapuntu duten lau mugimendutan dago zatituta, eta abesbatzak eta orkestrak maila bereko protagonismoa dute. Lehenengoa Andra Mari Abesbatzak interpretatuko du, bigarrena bi koruek, hirugarrena Orfeoiak eta laugarrena Orfeoiak eta Abesbatzak.

Tomás Aragüesek lan hau enkarguz ez dela egin, eta, hortaz, bere kasa eta den-dena ongi hausnartuz lan egin ahal izan duela adierazi du. «Betidanik izan naiz forma musikalaren eta latinaren miresle. Horregatik hartu nuen bi elementuak bateratzeko helburua, sinfoniaren forma nolabaiteko askatasunarekin eta bat-batekotasunarekin jarraitu dut eta latinaren salmoen abestiekin konbinatu ditut. Mugimenduak banan bana konposatu ditut. Akonpainamendu gidoi txiki batekin konposatu nuen lehenengo abesbatzaren zatia, eta hortik orkestazioa atera zen», adierazi du.

Autoreak bere bi konposizio tartean sartzeko apeta hartu du, asko maite baititu: Suite Clásica ren konposizio nagusi «Lartentur caeli et exulet terra...», Gabonetako bertsoari buruzko soinudun euskarri lana egiteko; eta Suite Románticaren erritmoetako bat, Abesbatzak aho batez azken aldiz abesten duen konposizioarentzako azken fugaren euskarri instrumental lana egiten duena Sinfoniaren azken orrian.

Kursaal Fundazioak abonuz kanpo antolatu duen kontzertua 20:00etan hasiko da. La Salle ikastetxearen 125. urteurrena ospatzeko CD bikoitza argitaratzeko grabatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.