Hiru emnaldi Musika Hamabostaldian
Friday, August 24, 2007

Orfeoiak hiru kontzertu emango ditu aurtengo musika-hamabostaldian. Lehenengoa hilaren 29an (asteazkena) eskainiko du, Pariseko Orkestarekin batera, eta C. Eschenbach-en zuzendaritzapean. Kontzertu horretan Brahmsen bi lan interpretatutako dituzte: Nänie, Op. 82 eta Schickaslied, Op. 54. Gainerako bi kontzertuak irailaren 1ean eta 4an emango ditu Orfeoiak. Izan ere, data horietan Otello operan parte hartuko du, Orfeoi Txikiko ahots zuriekin eta WDRrekin (Koloniako Irratiaren Korua eta Orkesta Sinfonikoa) batera, kontzertu-bertsioan eta S. Bychkov-ek zuzenduta. Korua Johan Botha (Otello), Nucia Focile (Desdémona), Carlo Guelfi (Yago), Paul Charles Clark (Cassio), Marianna Pizzolato (Emilia) eta Alfred Walker (Lodovico) bakarlariek osatuko dute.

Aurtengoan ere, Orfeoiak leialtasuna erakutsi dio bere hiriko musika-gertakari garrantzitsuenari. Musika Hamabostaldiaren edizio ia guztietan hartu du parte Orfeoiak. (Zortzi ediziotan bakarrik ez du parte hartu.) Hilabete Musikalaren (hots, Musika Hamabostaldiaren aitzindariaren) protagonista ere izan zen Orfeoia, Gran Kursaal antzokian lehen abonu-antzezpen lirikoa eskaini baitzuen 1939. urtean. Aipatutako emanaldian Pucciniren Tosca opera interpretatu zuen, Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin batera, eta José Sabater zuzendari zuela. Orduz geroztik maiz izan da Orfeoia Musika Hamabostaldian, eta askotan izan da jaialdi horren protagonista; bai inaugurazio-ekitaldietan, bai amaiera-ekitaldietan.

Orfeoia Oviedora joango da Musika Hamabostaldian parte hartu ondoren, eta bertan Verdiren opera hori bera grabatuko du, Oviedo Hiria Orkestra Sinfonikoarekin eta F. Haider-en zuzendaritzapean, Philhartis diskoetxearentzat. Aipatutako grabazioan Robert Dean Smith (Otello) tenorea, Krassimira Stoyanova (Desdémona) sopranoa eta Sebastián Catana (Yago) baritonoa izango dira solisten buru.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.