Valleseko Sinfonikoarekiko bira Kataluniatik
Wednesday, November 19, 2008

Orfeoiak eta Valleseko Orkestra Sinfonikoak Katalunian hiru kontzertu emango dituzte eta hirurak José Sainz Alfarok zuzenduko ditu. Egitarauan Verdi eta Puccini daude. Kontzertuak bi egoitzatan izango dira: San Cugat Auditorioan (azaroaren 21ean) eta Bartzelonako Palau de la Musican (azaroaren 22an eta 23an). Opera abesbatzen zaleek aukera izango dute musikagile italiarrek konposatutako zatirik ezagunenen hautaketa bikaina entzuteko. Egitarauaren lehenengo zati osoa Pucciniri eskaini diote; izan ere, Pucciniren jaiotzaren 150. urteurrena ospatuko da. Bigarren zatian, Verdiren opera pasarteak joko dituzte.

Valleseko Sinfonikoa 1987an sortu zen Opera Lagunen Sabadellgo Elkartearen barruan. Estatu espainiarreko lan-baltzu anonimo eratu den orkestra sinfoniko bakarra da; musikariak eta langileak badira jabeak eta akziodunak ere. 2001etik aurrera Donostiako Orfeoiaren eta Valleseko orkestraren arteko harremanak oso onak izan dira eta elkarrekin hainbat kontzertu eman dituzte. Kontzertu horien artean nabarmentzen da Carmina burana: 2006an Kataluniatik egindako biran interpretatu zuten eta bira Bartzelonako Palau de la Musican amaitu zuten.

EGITARAUA

GALA: VERDI ETA PUCCINI

Preludio sinfonikoa (G. Puccini)

Madama Butterfly (G. Puccini)
“Ahoa itxitako korua”

Messa di Gloria (G. Puccini)
“Kyrie”
“Gloria”

Nabucco (G. Verdi)
“Obertura”
“Gli arredi festivi”
“Coro dei schiavi Ebrei”

Il Trovatore (G. Verdi)
“Coro dei gitani”

Macbeth (G. Verdi)
“Coro di profughi scozzesi”

La Traviata (G. Verdi)
Obertura
“Coro di zingarelle”
“Coro dei matadori”

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.