Imanol Urbieta Beristain musikagileak eta Juan González-Castelao-k jaso dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria. Sariak zortzigarren ekitaldia du aurten, eta bi helburu hauekin sortu zen: musika-sormenean ibilbide profesionala errekonozitzea batetik, eta musika-ikerketa sustatzea bestetik
Orfeoia eta Unibertsitatea bi erakundeek izenpetutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak osatutako epaimahaiak erabaki du Imanol Urbieta Beristain musikagile zarauztarrari saria ematea bere bizitza profesional oparo eta emankorrean egindako lana eta ibilbidearengatik. Eta Juan González-Castelaori, berriz, bere “El director Ataúlfo Argenta: Estudio biográfico, analítico e interpretativo” buruzko lanarengatik.
Sariak otsailaren 6an, arratsaldeko 19.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola Eraikineko Auditorioan, banatuko dira. Jose Maria Echarri Donostiako Orfeoiaren presidentea eta Cristina Uriarte UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak aparteko emanaldia eskainiko du.