IX. DONOSTIAKO ORFEOIA-EHU SARIRAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK
Wednesday, June 10, 2009

Donostiako Orfeoia Fundazioak eta EHUk antolatutako Bederatzigarren Sarirako lan eta hautagaitzak aurkezteko epea dago zabalik. Ekimenak helburu bikoitza du: batetik, musika-ikerketa sustatzea; eta bestetik, musikaren munduan nabarmendu diren pertsona eta erakundeen lana jendaurrean onestea. Edizio honek hainbat nobedade ditu: musika-ikerketaren saria 4.000 eurokoa izango da, eta, jendaurreko onespena jasotzeko, pertsona eta erakundeek beren ikerketa eta curriculumak Euskal Herriko edozein hizkuntzatan aurkezteko aukera izango dute (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez). Bi modalitateetako sarietara aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Deialdi honetan, unibertsitate-jarduerako edozein ikuspegi akademikotatik bideratutako ikerlana aurkezten duen edonork parte hartu ahal izango du. Lanak paperean (bi kopia) eta formatu elektronikoan aurkeztu beharko dira, Donostiako Orfeoiaren egoitzan edota EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzan. Lanarekin batera, bi erakunde antolatzaileen web guneetatik jaitsi daitekeen aurkezpen-fitxa aurkeztu beharko da. Aipatutako fitxa erakundeen egoitzetan ere egongo da eskuragarri.

Musikaren munduan egindako lanagatik edo ibilbideagatik pertsona edo erakundeek jendaurreko onespena jasotzeko modalitateari dagokionez, erakunde sustatzaileek orfeoiaren edo EHUren egoitzan aurkeztu beharko dituzte beren curriculumak.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.