Musika Hamabostaldiari itxiera emateko ekitaldea
Friday, September 4, 2009

Irailaren 5ean 70. Musika Hamabostaldiari itxiera emango zaio Donostiako Orfeoiak eta Lyon-eko Orkestra Nazionalak eskainiko duten kontzertuarekin. Michel Plasson-ek zuzenduko duen kontzertuan Fauré-ren Requiem-a interpretatuko dute aipatutako taldeek. Ana Salaberria sopranoak eta Paul Armin Edelmann baritonoak bakarlari lanak egingo dituzte. Kontzertuaren lehen zatian orkestra bakarrik arituko da Debussy-ren Preludio a la siesta de un fauno eta Bizet-en 1.go Sinfonia interpretatuz.

Requiem-a 1925etik dago Orfeoiaren errepertorioan eta orduz geroztik taldeak zuzendari ezberdinen zuzendaritzapean interpretatu du. Orfeoiak hainbat aldiz abestu du Requiem-a Plasson-en zuzendaritzapean, izan ere, zuzendari horrekin obraren bertsio bat grabatu zuen Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin 1985ean. Fauré-k berak esan bezala, bere Requiem-ak ez du heriotzari beldurra islatzen; obra “zorioneko askapena, goragoko zoriontasuna lortzeko nahia da, esperientzia penagarria izan beharrean”.

RNE-ko Radio Clásica-k kontzertua zuzenean eskainiko du eta EITB irratiak aurrez grabaturik.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.