Orfeoiak bi kontzertu eskainiko ditu datorren ostiral eta larunbatean Madrilgo Auditorio Nazionalean Orkestra Filarmonikoarekin, José Antonio Sainz Alfarok zuzenduta. Bi taldeek Carl Orff-en Carmina Burana interpretatuko dute bakarlari hauekin: Mercedes Arcuri sopranoa, Luis Santana kontratenorea eta Luis Calero baritonoa.
Kontzertuak 22:30ean izango dira. Sarrerak Servicaixa bidez (www.servicaixa.es), telefonoz (902 332 211) eta Madrilgo antzokietako leihatiletan eros daitezke.
Madrilgo entzuleei eskainiko dien lan honekin izan du nazioartean arrakasta gehien Orfeoiak. 1937an estreinatutako kantata honek bi akto ditu bost koadrorekin, eta tradizionalismoaren eta abangoardiaren artean bide berriak irekitzeko izan zen. Orfeoiaren errepertorioan dago 1960az geroztik eta bere koloreei esker, orfeoiak duen onena eskain dezake: pianisimoak eta forteak nola menderatzen dituen. Carl Orff berak entzun eta “bedeinkatu” egin zuen 1964an Orfeoiak Lucernan interpretatu zuen bertsioa, kasu hartan Frühbeck de Burgos izan zen zuzendaria. Arrakasta handiekiko bertsioak eskaini ditu honakoekin ere: Berlingo Filarmonikarekin (1973), Royal Philharmonicekin (1980) edo London Symphony Orchestrarekin (1987).
Orkestra Filarmonikoa talde sinfoniko egonkorra da, izaera eta kudeaketa erabat pribatuak ditu eta 2000. urtean jaio zen. 2009an hasi du bere proiekturik adierazgarriena: bere urteroko kontzertu-denboraldia. Urtero ikus-entzuleei garai guztietako Espainiako musikarik onena eskainiko die, espainiar orkestra batek “gure musikari” esklusiboan eskaintzen dion lehen kontzertu zikloa da. Hitzordua Madrilgo Musikaren Auditorio Nazionalean da.
Orkestra hau aukeratu zuen Les Luthiers taldeak “Grosso Concerto” ikuskizun sinfonikoa muntatzeko, eta Espainian osoan ibili ziren 2004ko abuztu-irailean, Juan José Caffi zuzendari zutela. 2007ko urrian ere Espainia osoan ibili zen ‘Los Diez Tenores’ lanarekin. 2000. urteaz geroztik, eta grabazioak amaitu arte, TVEko El Concertazo programako grabazio gehienak Orkestra honek egin zituen Fernando Argentarekin.
You are here
Tuesday, November 10, 2009