ORFEOIAREN URTEKO LEHENENGO KONTZERTUA FRANTZIAKO TOLOSAN
Wednesday, January 13, 2010

Orfeoiak eta Tolosako Capitole Orkestra Nazionalak hilaren 15ean Berliozen Faustoren kondenazioa interpretatuko dute. Kontzertu bertsioa eskainiko dute frantziar hiri horretako Halle aux Grains aretoan eta Tugan Sokhiev sobietar maisuak zuzenduko ditu. Bertsio honetan parte hartuko duten bakarlariak hauek dira: Anna Caterina Antonacci izango da Marguerite, Stuart Nelly tenorea Fausto, Sir Willard Whitek egingo du Mefistofelesena eta René Schirrer, aldiz, Brander izango da. Tolosa bertako La Lauzeta haurren abesbatzak ere hartuko du parte.

Lan honekin lortu zuen Orfeoiak azken urteetako nazioarteko arrakastarik handienetakoa. 1999ko Salzburgoko Jaialdian izan zen, La Fura dels Baus-en bertsio partikularrarekin. Eszenaratze arriskutsu honetan Sylvain Cambreling maisuak zuzendu zituen Orfeoia eta Berlingo Sttatkapelle orkestra eta bakarlarien artean zegoen Toulousen ere egongo den baritono bat, Sir Wilard White hain zuzen ere. La Furaren bertsio bera egin zuen Donostiako Orfeoiak Iruñekoarekin batera Rhur-eko jaialdian (Alemania) 2004ean.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.