GIJÓNGO JOVELLANOS ANTZOKIAREN BERRINAUGURAZIOA ORFEOIAREKIN
Tuesday, January 26, 2010

Azken zortzi hilabeteetan berriztatze lanak egin ondoren, Gijóngo Jovellanos antzokiak berriro ere bere ateak irekiko ditu datorren ostiralean, hilak 29. Ekitaldirako Verdiren Requiem aukeratu da eta Donostiako Orfeoiak eta Gijóngo Orkestra Sinfonikoak interpretatuko dute. Kontzertua Oliver Díazek zuzenduko du, orkestrako titularrak, eta joan den ostiralean Donostian izan genuen, abesbatzarekin entseatzeko.

Bakarlari hauek osatuko dute zati korala: Svetla Krasteva (sopranoa), Lola Casariego (mezzosopranoa), Mario Malagnini (tenorea) eta Martin Tzonev (baxua).

Jovellanos antzokiak 1.198 lagunentzako tokia du eta abonuekin eta leihatilan eta internet bidez saldutakoekin, ia ez da kontzertu hau bertatik bertara entzuteko aukerarik, interes handia sortu baitu Asturiasko hiri horretan.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.