ORFEOIKO AHOTS ZURIAK AUDITORIO NAZIONALEAN
Monday, February 8, 2010

Hilaren 10ean Orfeoiko ahots zuriek Mahlerren Hirugarren Sinfonia interpretatuko dute Auditorio Nazionalean Royal Concertgebouw Orchestrarekin batera eta Mariss Jansons zuzendari dutela. Bernarda Fink mezzosopranoak eta Sagrado Corazón de Rosales eskolaniako haurren ahotsek osatuko dute zati korala. 

Hirugarren Sinfonia soilik ahots zurientzako konposatu zen eta noizik eta behin interpretatzen da zuzenean, oso luzea baita (90 - 100 minutu, bertsioen arabera). Hala ere, alemaniar konposatzailearen obrarik ederrenetarikoa dela esaten da. Amaierako mugimendua hunkigarria da eta hala esan zuen behin Leonard Bernsteinek “Mahlerrek idatzitako musikarik eder eta mingarriena” zela. Laugarren eta bosgarren mugimenduko testuak Nietzchek eta Mahler berak idatzi zituzten, eta ohikoa denez, orkestrazioa bikaina da, ikaragarria.

Orfeoikoek bederatzi aldiz baino ez dute interpretatu Zubin Metha, Güell, Gómez Martínez eta Vaclav Neumann maisuekin. Madrilen Letoniako Mariss Jansons zuzendariaren aginduetara arituko dira, Royal Concertgebouw Orchestraren titularra da eta Berlingo Filarmonikarekin elkarlanean dabil duela 30 urte baino gehiagoan. Bere belaunaldiko maisurik prestigiotsuenentzat hartzen da. 
Concertgebouw Orchestra 1888an jaio zen. 100 urte bete zituenean eman zioten “Royal” titulua. Willem Kes, Willem Mengelberg, Eduard van Beinum, Bernand Haitink, Riccardo Chailly eta Mariss Jansons dira 120 musikariko talde honek izandako sei zuzendariak, ez du besterik izan. Mila grabazio baino gehiago erregistratu ditu. Bereziki azpimarragarriak dira erromantiko beranteko errepertorioko interpretazioak, baita Anton Bruckner-en lanak ere.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.