SEGOVIAKO JUAN BRAVO ANTZOKIKO CLÁSICOS 2010 ZIKLOAN HARTUKO DUGU PARTE
Thursday, March 4, 2010

Datorren larunbatean, hilak 6, Segoviako Juan Bravo antzokian kontzertu bat eskainiko du Orfeoiak. Kontzertua Sainz Alfarok zuzenduko du eta obra klasikoak, espiritualak, folklorekoak eta zartzuela zatiak interpretatuko ditu, Amaia Zipitria piano-jolearen laguntzarekin. Segoviako Foru Aldundiak antolatzen duen Clásicos 2010 zikloaren barruan izango da ekitaldia. Ziklo hau urtarrilean hasi zen eta protagonista nagusia musika da, antzerkiak eta dantzak ere tokia baduten arren. Bosgarren edizio honetan Vienako Haur Kantariekin eta Inma Shara zuzendariarekin batera ageri da Orfeoia. Vienako Haur Kantariek apirilaren 16a abestuko dute eta Inma Sharak itxiko du zikloa urriaren 30ean, zineko musiken kontzertu batekin.

Orfeoiaren kontzertua 21:00etan hasiko da eta sarrera guztiek 20 euro balio dute.

EGITARAUA

Petite Messe Solennelle (G. Rossini)
"Kyrie", "Cum Sancto Spiritu"
Elijah Rock (Espiritual. Arr. J. Hairston)
Edelweiss (Rodgers y Hammerstein)
La Gran Via (F. Chueca)
"Caballero de Gracia"
Don Manolito (P. Sorozabal)
"Ensalada madrileña"
El Rey que rabió (R. Chapí)
"Coro de doctores"
Ay tierra vasca (P. Sorozabal)
Negra sombra (J. Montes)
Maite (P. Sorozabal)
Maitia nun zira (J. Uruñuela)
Nabucco (G. Verdi)
"Va pensiero"
West side story (L. Bernstein)

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.