GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO HITZARMENA
Friday, March 5, 2010

Gipuzkoako Foru Parlamentuko presidente Rafaela Romerok eta Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarrik lankidetza-hitzarmena sinatu zuten martxoaren 4an. Hitzarmen horren bidez, Batzar Nagusiek Orfeoiaren jarduerak sustatuko dituzte, "gure herriko musika-kultura garatzeko Orfeoiak egin duen ehun urteko ekarpenaren aintzatespen gisa." 

Parlamentuko presidentearen esanetan, Donostia eta Gipuzkoako kulturaren funtsezko oinarrietako batean parte hartzeko aukera izan da erakundearentzat. "Orfeoia gure mugetatik gaindi ere ezaguna da, gure lurraldeko gizarteak kulturarekiko, musikarekiko eta artearekiko duen inplikazioaren adierazgarri", erantsi zuen. Rafaela Romerok adierazi zuen erakundearen laguntza ekonomikoak irautea espero duela eta ekonomiaren aldetik sasoi hobea datorrenean, baita hobetzea ere. Gainera, eskari bat ere egin zuen; "kulturaren arloan eskumenak dituzten erakundeek gogoan hartzea Orfeoiak etorkizunerako aparteko proiektua duela, egoitza berria, alegia, eta garai hobea datorrenean, aho batez eta elkarlanean taxutzea egoitza berri hori Miramonen bertan finantzatzeko eta bideratzeko hitzarmena."

Bere aldetik, Orfeoiko presidenteak adierazi zuenez, "ohorea da Orfeoiarentzat Batzar Nagusiek sustatutako erakundeen artean sartzea, haien faltan ezinezkoa bailitzateke anbizio handiko gure proiektu hau egi bihurtzea."

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.