KONTZERTUA GERNIKAN
Wednesday, April 21, 2010

Heldu den larunbatean, hilak 24, Orfeoiak kontzertua emango du Gernikako Jai Alai frontoian; Sainz Alfaro-k zuzenduko du eta Amaia Zipitria piano-joleak parte hartuko du. Kontzertu honekin, herri bizkaitarrak omenaldi herrikoi bat egin nahi die Karitateko Alabei, Calzada Erresidentzian 117 urtean egin duten lanagatik, Gernikako behartsuei eta zaharrei lagunduz, eta aldi berean, ez dute alde batera utzi gura herriaren bonbardaketaren 73. urteurrena, gerra zibilean 1937ko apirilaren 26an jasan zuena; orduan Calzada Egoitzako egoiliar asko eta Gernikako ehunka herritar hil ziren.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.