ORFEOIAREN PARTAIDE IZATEKO PROBETARAKO DEIALDIA
Wednesday, May 19, 2010

Maiatzaren 25ean, Orfeoiak probak hasiko ditu, urtero koruko ahotsak ugaltzeko egiten dituenak. Proba hauetara edozein aurkez daiteke, 16 urtetik gora badu, kantatzeko gogoa eta bere denbora librerik gehiena kantuari eman nahi badio. Konpromiso honek eskatzen du astean hiru entsegutara joatea astearte, asteazken eta ostiralean, iluntzeko zortzietatik hamarretara. Ordainetan, Orfeoiak doaneko prestakuntza ematen du eta gainera bermatu egiten du maisurik handienen zuzendaritzapean kantatzea, agertoki ospetsuetan eta orkestra sona handikoekin kantatzea. Halaber bide ematen du beste hiri eta herrialdeak ikusteko eta batez ere gazteenei aukera ematen die elkarbizitzen ikasi eta lagunak egiteko.

Koruaren mende beteko historia ezagutu gura dutenek 943 42 22 39 telefonoan dute informazioa edo egoitzara etorrita, Donostiako San Juan kaleko 6 zenbakian hitzordua eskatzeko. Probak astearte eta asteazkenero egingo dira 18etatik aurrera.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.