50 Semana de Música Religiosa de Cuenca
Wednesday, April 20, 2011

Cuencako Musika Erlijiosoaren 50. Asteari amaiera emateko Donostiako Orfeoia eta Manchesterko Hallé orkestra ariko dira apirilaren 24an. Pazko igande honetarako berariaz hautatutako obra Gustav Mahler-en 2. sinfonia izan da, Pizkundea izenez ere ezaguna, eta Christian Mandealek zuzenduko du. Musika erlijiosoaren jaialdiak kontzertu honen bidez Bohemian jaiotako musikagilearen heriotzaren mendeurrena gogoratu nahi izan du. Bi kontzertuetan bakarlari ariko dira Katherine Broderick sopranoa eta Birgit Remmet mezzosopranoa.

2. Sinfonía Mahlerren obrarik adierazgarriena dela jotzen da. Sei urte behar izan zituen hura konposatzeko eta lehen aldiz osorik Berlingo Filarmonikak eman zuen koru eta bakarlariekin 1895eko abenduaren 13an Alemaniako hiriburuan. 1924tik aurrera obra honen ehun bertsio baino gehiago grabatu dira. Haietako bat, Orfeoiak 2003an Claudio Abbado eta Luzernako Jaialdiko Orkestrarekin batera grabatutakoa.

Bost mugimenduetako aurrena, 1888an konposatua, urte batzuetan zehar bakarka ibili zen "Todtenfeier" (hileta zeremonia) izenburuarekin, poema sinfoniko gisa. 1892ko udan Mahlerrek bigarren, hirugarren eta laugarren mugimendua bukatu zituen, baina artean amaiera falta zitzaion, eta amaiera hori berebizikoa izatea nahi zuen. Handitasun goragokoa emateko, koruaren partea erantsi zion, Beethovenek Bederatzigarren Sinfoniari bezalaxe. Hans von Bülow zuzendariari eskainitako hileta zeremoniak, 1894ko otsailean egin baitzen, ekarri zion, amaieran Azken Judizioa eta Berpizkundea sartzea, koru batek kantatuta, santuak eta zorionekoak adierazten dituena.

Koruaren esku-hartzeak, laburra izanik ere, pianisimoak, crescendoak eta forteak menderatzea eskatzen du, eta horretan ohitua dago Orfeoia.

San Miguel eta San Pablo Eliza eta Cuencako auditorioa -jaialdiak historian zehar hor egin ditu nagusiki bere emanaldiak- ezagunak dira orfeoiko kideentzat, bost ediziotan parte hartu baitu: 1971n Frühbeck de Burgos-en zuzendaritzapean ONErekin batera; 1990ean, Tenerifeko Sinfonikoarekin eta Víctor Pablo Pérezekin; 1991n Pragako Sinfonikoarekin, Peter Altrchter buru zela; 1997 eta 2007an Víctor Pablo Pérezekin eta Galiziako Sinfonikoarekin.

Orfeoiak lehen aldiz kantatuko du Manchesterko Hallérekin, Britainia Handiko orkestra sinfonikorik zaharrenarekin, 153 urte dira-eta sortu zela. Urtero hirurogeita hamar kontzertu inguru ematen ditu The Bridgewater Hall bere egoitzan eta beste berrogei bat Erresuma Batuko hainbat hiritan. Gazteen orkestra bat, koru bat eta gazteen koru bat dauzka. 2000 urteaz geroztik, orkestrak Mark Elder du musika zuzendari, Kent Pagano-ren ondorengoa baita, eta koruaren buru James Burton dago.

Haren errepertorioan batik bat musikagile britainiarrak, Elgar esaterako, eta XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako musika daude. 2003an, bere CD etiketa atera zuen, estudioan Elgar eta Richard Straussen musikarekin egindako grabazioekin, eta gainera hogeita hamar eta berrogeigarren hamarkadetako grabazio zaharrak atera dituzte erremasterizatuta. La Hallék garrantzi handia ematen dio, baita ere, musika sorkuntza berriei eta lehen Elgar eta Vaughan Williams-en obrak estreinatu zituen bezala, berrikiago gauza bera egin du beste musikari britainiar batzuekin, Thomas Adès, John Casken, Luke Bedford-ekin esaterako.

Christian Mandealek Orfeoia zuzendu du zenbait aldiz zazpi denboralditan, Euskadiko Orkestrako titular izan baitzen 2001-2007 aldian. Halle Orkestra ere gertutik ezagutzen du, gonbidatutako zuzendari nagusi izan baita 2008-9 denboraldian. Gaur egun gonbidatutako zuzendari nagusia da Kopenhageko Filarmonikan eta maiz zuzentzen ditu beste orkestra entzutetsu batzuk ere, Dresde eta Berlingo Staatskapellein, Municheko Filarmonika, Hesse eta Bavierako irratietako orkestrak, Bournemouth-eko eta Birmingham Hiriko sinfonikoak, Liverpooleko Erret Filarmonika, BBC Eskoziarreko Sinfonikoa, RTE Sinfoniko Nazionala, Txekia, Israel eta Japoniako filarmonikoa, Belgikako Orkestra Nazionala, Santa Cecilia di Roma, Vienako Estatu Opera, Deutsche Oper Berlin, Kataluniako Orkestra Nazionala, eta Gulbenkian orkestra.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.