Concierto en el Auditorio Nacional en 2005
Monday, May 30, 2011

Orfeoia ekainaren hasieran Madrilera joango da eta hango Auditorio Nazionalean kontzertu bat eskainiko du hilaren 5ean Ibermusika Zikloan San Fratziskoko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Michael Tilson Thomas maisuak zuzenduko ditu eta Mahlerren 2.sinfonia eskainiko dute. San Frantziskoko orkestrak 100 urte beteko ditu 2011-2012 denboraldian.

Estatubatuar zuzendari honek 1995ean zuzendu zuen Orfeoia; orduan Beethovenen Bederatzigarrena interpretatu zuten Auditorio honetan bertan Philharmonia Orkestra lagun zutela. Tilson Thomas pianojolea eta konposatzailea ere bada eta 1995az geroztik San Frantziskoko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen du. Grabazio garrantzitsuak ere egin ditu, Gustav Mahlerren sinfonia guztiak, besteak beste. Estatubatuar obra modernoak defendatzen ditu eta musika mota ugari zuzendu du. 

Orfeoia lehenengoz arituko du San Frantziskoko Sinfonikoarekin. 1911an sortutako orkestra hau Kaliforniako garrantzitsuena da gaur egun eta Konposatzaileen, Egileen eta Publizisten amerikar elkarteak hamaika sari eman dizkio estatubatuar musikarekin duen konpromisoarengatik eta nazioartean ere hainbat sari lortu ditu, besteak beste, zenbait Grammy. 

Hilaren 7an Getariako Balentziako Museoaren inaugurazio ofizialean hartuko du parte Orfeoiak. Sofia erregina eta proiektu honetan parte hartu duten erakundeetako ordezkariak ere bertan izango dira: Getariako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Kultura Ministerioa. Emanaldi labur honetan Agurra eta Agur Jaunak interpretatuko ditu abesbatzak. Diseinatzailea omendu nahi du Orfeoiak, 1945ean uniformeak egin zizkielako.

Orfeoiko zenbait emakumek Balentziagaren tailerrean egiten zuten lana eta uniformea diseinatzeko konbentzitu zuten. Ordu arte bakoitzak zuriz jantzita abesten zuen, baina uniformerik gabe. Hasierako modelo honen ordez beste bat egin zuen Balentziagak berak 1968an, xumeagoa, eskote biribilarekin eta lazorik gabe. Gaur egun hori erabiltzen da, nahiz eta gaur egungo ehuna gutxiago zimurtzen dena izan. 

Hilaren 9an Kursaal Auditorioan kontzertu pribatua eskainiko du Banco Guipuzcoanorentzat; hainbat gai interpretatuko ditu, Sainz Alfarok zuzenduko du eta Amaia Zipitria arituko da pianoan.

Handik bi egunera, ekainaren 11n, Rafael Moneok Loiolako Erribera auzoan eraiki duen Iesu parrokian inaugurazio kontzertua eskainiko du polifoniako gaiekin. Organoan Gerardo Rifón arituko da eta Sainz Alfarok zuzenduko du. 

Orfeoi Gazteak musika elkartrukea egingo du Pasai Gazte abesbatzarekin eta hilaren 11n Donostiako Zorroagan kontzertua eskainiko dute 18:30ean. Bi abesbatzek ikasturtean ikasitako lanak interpretatuko dituzte a capella eta pianoan. Esteban Urzelai, Leticia Vergara eta Isabel Mantecónek zuzenduko ditu. 

Orfeoi Txikiak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du San Bizente elizan hilaren 20an iluntzeko 20:00etan. 

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.