ACTIVIDADES DEL MES DE SEPTIEMBRE
Thursday, September 1, 2011

Irailean, Orfeioak irakaskuntza lanari ekingo dio berriz ere, eta 2011-12 ikasturtean, Musika Tailerra, Orfei Txikia eta Gaztea eta Biolin eta Biolontzelo ikasgelak izango ditugu. Matrikula formalizatu ez dutenek, 7an eta 8an egiteko aukera izango dute, azken plazak betetzeko. Izena emateko ordutegia 17:30etik 19:00etara izango da, eta Orfeoiaren egoitzan egingo da, Iñigo Kaleko sarreran.

Arte jarduerei dagokienez, 9an, Orfeoiak kontzertua eskainiko du Bilboko Udal Musika Bandarekin batera, Oñatiko Foruen Enparantza famatuan eta Sain Alfaroren gidaritzapean. Tradizio handiko bi musika taldeek Madinaren, Guridiren, Urkizuren, Borodiren eta Manziniren obrak interpretatuko dituzte.

Ulma Taldeak antolatu du kontzertua, fundazioaren 50. urteurrena ospatzeko. 21:00etan hasiko da, eta doakoa izango denez, ez da sarrerarik ordaindu edo gonbidapenik eduki behar izango.

51 musikari profesionalek osatzen dute Bilboko Udal Musika Banda, eta bizkaitar hiriburuko Areatzan eman zuen lehenengo kontzertua, 1895ean.

Lehenbiziko aldia da Orfeoiarekin batera kontzertua ematen duena, baina abesbatzako zuzendaria Bandako zuzendari gonbidatua izana da.
Ekitaldi ofizialetan eta ospakizun herrikoietan parte hartu ohi du, baita eta udaberrian kontzertu zikloa eskaini ere, Areatzako Kioskoan.

Jatorrian, Bandak Arriaga Antzokian egiten zuen udazken-neguko kontzertu sasoia. Aitzitik, gaur egun Euskalduna Jauregian gauzatzen da, eta, bertan, Bandak ospe handiko zuzendari gonbidatu askoren aginduetara kontzertuak eman ditu, besteak beste: Enrique Garcia Asensio, Pablo Sanchez Torrella, Juan Jose Ocon, Dario Sotelo, Gary F. Lamb, Ruper Lekue, Richard Miles, Thomas Rotondi, Hilario Extremiana, Evgeny Dzhalalov, Pablo dell'Oca, Fernado Bonete eta Jose Antonio Sainz Alfaro bera.

EGITARAUA

Aita Gurea (P. Madina)
El Caserio (J. Guridi)

Preludioa (II. ekitaldia)*
Kantaldia (I. Urkizu)
Igor Printzea (A. Borodin)

Plovetsiren dantzak 17. zk.
The best of Mancini (H. Mancini)*
Arrg. /Mold. W. Hautvast
Cuadros vascos (J. Guridi) 

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.