Cartel Conciertos en el Auditorio Nacional
Monday, October 3, 2011

Urrian Orfeoiak Madrilera egingo du irteera, eta han bi kontzertu emango ditu, hilaren 14an eta 15ean Auditorio Nazionalean Filarmonía Orkestrarekin, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.Bietan egitarau bikoitza izango du: Mozarten Koroatzearen Meza eta Beethovenen Bederatzigarrena, azken hau orain mende batetik hona errepertorioan sartuta dauka koroak.Urteurren hori ospatzeko, bigarren kontzertua parte-hartzailea izango da.Horretarako deitu zaie,  Bederatzigarrenaren laugarren mugimenduan koruei eta bakarlariei lagun egin nahi dieten abeslariei.

“Hautagaiek” proba batzuk pasa dituzte Madrilen irailaren 14, 16 eta 17an, 200 ahots lagun inguru osatu arte.Boluntario horiek entseatzen ari dira Alcobendasen Juan Pablo de Juan maisuarekin irailaren 17tik urriaren 13ra eta hilaren 15ean bertan eguerdian entsegu orokor bat egingo dute orkestrarekin eta koroarekin Auditorioko Areto Sinfonikoan, bertan izango baita kontzertua.

 

Bi kontzertuetan bakarlari gisa parte hartuko dute Elena Barbé sopranoak, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak (biak orfeoikoak), José Manuel Montero tenoreak eta Luis Santana baxuak.

Sarrerak Internet bidez lor daitezke honako lotune honetan edo zuzenean Auditorio Nazionaleko takiletan (sarrera Andrés Segovia plazatik).

Filarmonía OrkestraPascual Osa zuzendari titularrak sortua, orkestra iraunkor bakarra da, izaera eta kudeaketa pribatua duena Espainian.Xede izan zuen milurteko berriaren hasierarekin batera trebetasun artistiko maximoa duen musika talde bat eratzea, presentzia eta iraunkortasuna izateko asmoz, non eta, geroz eta lehiakorragoa den panorama sinfoniko nazionalean. Arte eta kudeaketa talde gazte bati esker, bakoitzaren ilusio eta energia musika arlora ateratzen dira eta bermatu egiten dute Espainia mailan eta nazioarte mailan sendotzea.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.