Interpretación de la Salve en la Basílica de Santa María del Coro. Foto de archivo.
Friday, October 28, 2011

Hilaren 4an, koruak zenbait obra sakratu emango ditu Donostiako Koruko Santa Maria Basilikan Tecnunek antolatutako mezan (Universidad de Navarrako Ingeniarien Goi Eskola) 50. urteurrena ospatzeko. Egitarauan Mozarten Koroatze meza, Bach-en 140. kantata, Casals-en Nigra Sun, Aita Madinaren Aita Gurea eta Händel-en Aleluia daude. Bakarlariak Elena Barbé (soprano), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa) orfeoilariak, Guillén Mungia tenorea eta Jesús García Aréjula baritono eta orfeoilaria izango dira. Sainz Alfarok zuzenduko ditu obrak eta tenpluko organoa lagun dutela kantatuko dira; Gerardo Rifón arituko da organoa jotzen. Meza 17:30etan hasiko da.

Orfeoiak hurrengo egunean, azaroaren 5ean, emango duen kontzertua Barakaldoko antzokian (Bizkaia) izango da; antzokiak hogei urte bete ditu-eta ireki zenetik. Hemen ere Sainz Alfaro izango da zuzendari eta Amaia Zipitria piano-jotzaileak parte hartuko du. Opera eta zartzuela zatiak emango dituzte, eta baita nazioarteko obra folklorikoak ere.

Orff-en Karmina Burana da Orfeoiak Auditorio Nazionalean emango duen Mutua Madrileñak antolatutako kontzertu pribatu bietako gauzarik aipagarriena, hilaren 28an eta 29an Orquesta de Cámara Andrés Segovia-rekin batera Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Bigarren partean, orkestrak, bakarrik, Puccini-ren. Preludio sinfonikoa eta  Mascagni-ren Intermezzoa emango ditu. Berriro ere koruarekin batera, Edelweiss, R. Rodgers-ena, Aurtxo Seaskan G. Olaizola-rena, Negra sombra Montes-ena,  Nabuccoren esklabu korua Verdi-rena eta Ur uherren gaineko zubia Simon-ena.

Bakarlariak Elena Barbé (sopranoa), Joaquín Asiain (tenorea) eta José Julián Frontal (baxua) dira.

Kontzertuak 19:30etan hasiko dira.

Andrés Segovia ganbera orkestra eta Orfeoia batera aritu ziren lehenengoz Auditorio Nazionalean bertan 2010eko abenduaren 19an, Miguel Romea-ren zuzendaritzapean. Egitarauan Mozart, Bach, Fauré eta Händel-en lanak tartekatu ziren eta bigarren partean Verdi, Wagner-en opera zatiak, eta zartzuelak.

1989an sortua, errepertorio zabalekoa da, eta bereziki landu ditu musika espainiarra eta gure garaia. Estreinaldiak eta partituren erreposizioak egiten ditu, zinerako musika, balleterako, operarako, eta abar. Zinerako soinu bandak grabatu ditu, adibidez Vicente Aranda-ren “Carmen” eta “Luna Caliente" lanetan, besteak beste; “Ados” balleterako, Espainiako Ballet Nazionalaren enkargua baita, 2007an estreinatu zena, "Sevilla-Madrid" izeneko ikuskizunean.

Orkestrak ez dauka zuzendari titularrik eta haren podiumetik pasa dira García Asensio, Manuel Galduf, José Luís Temes, José de Eusebio, José Luis García Asensio, Arild Remmerit, Luis Aguirre, Juan de Udaeta, Angel Gil Ordóñez, Antón García Abril konpositorea, Sebastián Mariné eta baita nazioko zuzendari gazte garrantzizkoenetako batzuk ere: Pedro Halffter, Lorenzo Ramos, Ignacio Yepes, José Luis Novo, Pablo González, Ernest Martínez Izquierdo, eta abar.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.