Premio Orfeón Donostiarra-UPV/EHU
Monday, January 23, 2012

Jagoba Astiazaranek eta Tolosako CIT-ek irabazi dute aurtengo Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hamaikagarren edizioa duen saria bi helbururekin sortu zen: musika-sortzaileen ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerkuntza bultzatzea.

Epaimahaiak, bi erakundeek -Donostiako Orfeoia eta UPV/EHU- izenpetutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak eratua, honakoak saritu ditu aurten: Tolosako CIT-a, Abesbatza lehiaketa bultzatzeagatik eta kultur munduan egiten ari duen lanagatik , eta Jagoba Astiazaran, "Vaticano II. Kontzilioa eta euskal musika eta instrumentu tradizionalak" izeneko azterlanagatik.

Sariak otsailaren 3n (ostirala) banatuko dira, arratsaldeko 19:00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Mª Barriola Erakinaren Auditorioan (Elhuyar plaza, 1, Donostia). Ekitaldian hizlari izango dira José María Echarri, Donostiako Orfeoiko lehendakaria, eta Cristina Uriarte, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskainiko ditu.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.