El Orfeón en la parroquia de San Vicente
Thursday, February 23, 2012

Orfeoiak datorren larunbatean, hilak 25, ongintzazko kontzertu bat emango du San Bizente elizan, DOA gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta (Denok Osasunaren Alde) hura fundatu eta hamargarren urtean. Kontzertua, 20:30etan hasiko da, Sainz Alfarok zuzenduko du eta Gerardo Rifon organistaren laguntza izango du. Programak ordu bete iraungo du gutxi gorabehera eta obra sakratuak emango dira, hauenak, Bach, Mozart, Rossini, Brahms, Faure, Mendelssohn eta euskal konpositore hauenak, Uruñuela, Madina eta Busto. Sarrera libre izango da.

DOA gobernuz kanpoko erakundea Donostian fundatu zuten 2002an osasun sektoreko boluntarioek baliabiderik gabeko pertsonei arreta kirurgikoa eman ahal izateko, osasun langileak prestatzeko, eta emakume indigenei laguntzeko, hasieran Guatemalan eta 2005etik aurrera Bolivian. Martxan dabilen bederatzi urtean 19.850 pazientetik gora artatu dute eta 7.000 interbentzio kirurgiko egin dira. Bolivian ospitalizatzeko bi pabilioi eraiki dira –horietako bat ebakuntza-gela eta guzti- eta eskola bat, eta beste bat Guatemalan. Gainera, espezialitate medikoetarako beka programa bat jarri da baliabiderik gabeko gazteentzat.  

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.