Orfeoia izango da Ejea de los Caballeros-en (Zaragoza) XLII. Koru Lehiaketa inauguratzeko ardura izango duena, izan ere kontzertua emango du apirilaren 13an, 20:30etan, udal kiroldegian, hau baita 12 koruk parte hartuko duten lehiaketako ohiko egoitza (Zaragoza). Sainz Alfarok zuzenduko du kontzertua Amaia Zipitria piano-jotzailea lagun duela, herri-kutsu nabarmena emanez, euskal folklorea eta zartzuela nahastuta.
KONTZERTUAREN EGITARAUA
GOIZEKO IZARRA (J. Santesteban)
IZAR EDERRA (F. Escudero)
MAITIA NUN ZIRA (J. Uruñuela) Bakarlari: X. Anduaga
¡AY TIERRA VASCA! ( P. Sorozábal)
TXORIA TXORI (M. Laboa)
MAITE (P. Sorozábal)
PETITE MESSE SOLENNELLE (G. Rosini) “Cum sancto spiritu”
--
LA VERBENA DE LA PALOMA (T. Bretón) “Seguidillas”
LA GRAN VÍA (F. Chueca) “Vals del Caballero de Gracia”
EL REY QUE RABIÓ (R. Chapí) “Coro de Doctores”
LUISA FERNANDA (F. Moreno Torroba) “Mazurca de las Sombrillas”
DON MANOLITO (P. Sorozábal) “Ensalada madrileña”
MEDLEY (arr. Hope) (Kantu herrikoiak)
Valentziako Erkidegotik, Murtziatik, Kanariar Uharteetatik, Aragoitik, Kataluniatik, Madrildik eta Euskal Erkidegotik etorritako hamabi koru lehiatuko dira hiru saiotan, larunbat gauetik, hilaren 14tik, igandera, hilaren 15era, goiz eta arratsaldez. Coral Polifónica Ejea larunbata arratsaldez arituko da lehiaketan derrigorrez eman beharreko obra emanez, Eguberria Aragoin, Dante Andreo konpositorearena. Egun berean goizez haurren lau koruk parte hartuko dute, lehiaketatik kanpo.
Epaimahaian hauek egongo dira: Dante Andreo konpositorea, aurtengo derrigorrezko obraren konpositorea eta egilea; Antonio Viñuales, Huescako Musika Kontserbatorioko koru eta orkestra irakaslea; Agustin Charles, Aragoiko Goi Kontserbatorioko konposizio katedraduna; Marco Antonio Garcia de Paz, Xixongo Musika Kontserbatorioko biolin irakaslea eta El León de Oro koruaren zuzendaria; Jose Antonio Sainz Alfaro, Donostiako Orfeoiaren zuzendaria, eta Josep Vila, Orfeo Catala-ko zuzendaria. Lehiaketaren zuzendaritza artistikoa Enrique Azurza tolosarraren esku dago