Eureka! Zientzia Museoa y el Orfeón celebran el día internacional de la música y el solsticio de veranoEureka! Zientzia Museoak eta Orfeoiak musikaren nazioarteko eguna eta udako solstizioa ospatuko dituzteEureka! Zientzia Museoak eta Orfeoiak musikaren nazioarteko eguna eta udako solstizioa ospatuko dituzteEureka! Zientzia Museoak eta Orfeoiak musikaren nazioarteko eguna eta udako solstizioa ospatuko dituzteEureka! Zientzia Museoak eta Orfeoiak musikaren nazioarteko eguna eta udako solstizioa ospatuko dituzteEureka! Zientzia Museoak eta Orfeoiak musikaren nazioarteko eguna eta udako solstizioa ospatuko dituzteEureka! Zientzia Museoak eta Orfeoiak musikaren nazioarteko eguna eta udako solstizioa ospatuko dituzte
Monday, June 18, 2012

Musikaren nazioarteko eguna ekainaren 23an dela-eta, Orfeoi Txikiak eta Donostiako Orfeoiko musika-tailerrak jarduera batzuk eskainiko dituzte Eureka! Zientzia Museoan, larunbat goizean; gainera, jarduera udako solstizioarekin ere lotuko dute.

11:30ean, Museoko Newton auditorioan, Antxon Ayestaran musika-tailerreko bi irakaslek emanaldi bat eskainiko dute baschet instrumentuek (neska-mutilek ikasturtean erabiltzen dituzten instrumentuak) eskaintzen dituzten aukerak baliatuta. Baschet anaiek sortutako 14 soinudun egitura horiekin, txikiak musikaren munduan murgilduko dira modu ludikoan, soinuak eta notak bereizten ikasiko dute eta musika-konposizioak sortuko dituzte. Emanaldi honetako jarduerak eta jolasak unibertsoaren sorrerarekin lotuta egongo dira.

Erakustaldiaren ondoren, tailerreko 4. mailako ikasleek haiek azken hiruhilekoan irakasleen laguntzarekin sortutako obra bat interpretatuko dute. Obra hori Francisco Escuderoren “Geosinfónica” obran dago inspiratuta. Meteoritoak, kazkabarra, ezkutuko gasak, lurrikarak eta giza ahotsa erabiliko dituzte oraindik izenbururik ez duen konposizio honetan. Hain zuzen ere, konpositore zarauztarra omentzeko sortu dute obra, jaio zeneko mendeurrenean. 

Musikaren nazioarteko eguneko eta udako solstizioko jarduerak doan dira, eta toki-kopuru mugatua dute; beraz, ezinbestekoa da aurrez telefonoz erreserba egitea, 943 01 29 17 zenbakira deituta.

Eureka! Zientzia Museoan egingo diren jarduera hauek programatu ahal izan dira Donostiako Orfeoiak eta Eureka! Zientzia Museoak 2011ko azaroan sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.