Sala Pleyel de París
Tuesday, January 15, 2013

Orain arte, Orfeoiak 20 kontzertu baino gehiago dauzka programatuta urte guztirako, eta kopuru hori aintzat hartzekoa da, kontuan izanik kulturak zein egoera bizi duen krisialdi honen erdian. Izan ere, maila eta kalitatea beheratu gabe ari baita korua, krisialdi hau zeharkatzen. Eta hori guztia, diru-laguntzen murrizketak zuzen nahiz zeharka eragiten dion arren, jaialdiek eta harekin lankidetzan jardun ohi duten erakundeek egin behar izan dituzten murrizketen eraginez.

Koroak bi irteera nazioarteko egingo ditu, Toulouse-Parisera eta berriro Toulousera Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin, zeina donostiarren aspaldiko aliatua baiten; berriz parte hartuko du Cuencako Aste Erlijiosoan, Leopold Hager maisuarekin, bi kontzertu emango ditu Musika Hamabostaldian, Scottish Chamber Orchestra-rekin eta Galiziako Sinfonikoarekin; Auditorio Nazional-eko agerpena sendotuko du hiru kontzerturekin, bata Simon Rattle-ek emana, Berlingo Filarmonikarekin batera; EOSekin bira bat hasiko du eta bertako ohiko konpromisoak beteko ditu.

Urteko lehen kontzertua hilaren 9an egin zen Auditorio Nazionalean, Madrilen egiten den Ciclo de Juventudes Musicales-en barruan. Orfeoiak Beethoven-en Fantasia Korala eta Bederatzigarrena interpretatu zituen Orquesta de Cámara Andrés Segoviarekin batera, Michael Francis maisu britainiarraren zuzendaritzapean. Urteroko ziklo honetan 16 kontzertu dira, iraila eta ekaina bitartean, eta hor parte hartzen dute munduko bakarlari, zuzendari eta orkestrarik onenek.

Urtarrilean baita ere, hilaren 18an, koroak kontzertu bat emango du Txillida-Lekun, Eduardo Txillidaren heriotzaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldietan. Kontzertua Bach-en ingurukoa izanen da, hura baitzen eskultorearen konpositore kuttunenetako bat.

Toulouse eta Paris

Otsailean, koroa Toulousera joango da, hilaren 8an Hector Berliozen Faustoren Kondenazioa kantatzeko, Halle aux Grains aretoan, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren egoitzan, Tugan Sokhiev titularraren zuzendaritzapean.

Egitarau bera emango da hilaren 11n Pariseko Pleyel Aretoan laukote bikain batekin: Olga Borodina (Marguerite), Paul Groves (Fausto), John Relyea (Mefistófeles) eta René Schirrer (Brander). Bietan ere “kondaira dramatiko hau” -Berliozek berak esan zuen eran esateko- kontzertu bertsioan emango da. Goethe-ren Fausto-ko lehen bertsioan oinarrituta, orfeoilariek ongi ezagutzen dute partitura hori, askotan eman baitute, baita Fura dels Baus-en bertsio eszenifikatua ere, zeinetan une gorengoak bizi izan baitziren Salzburgoko Jaialdian (1999) eta Rhur-eko Jaialdian (2004).

Korua ekainean itzuliko da Halle aux Grains-era, orkestra berarekin, baina oraingoan Josepa Pons-en eskutik, Falla-ren La vida breve zuzenduko baitu.

Fauré-ren Requiem bat Berlingo Filarmonikoarekin

Ekainaren 29an Orfeoia Auditorio Nazionalean izango da Requiem de Fauré-ren requiemaren bertsio bat emateko Berlingo Filarmonikoarekin eta oraingo zuzendari titularrarekin, Simon Rattle jaunarekin.

Orkestra alemaniarrak, zeinarekin lan egin duen Orfeoiak zenbait aldiz, hogeita hamar programa inguru ematen ditu denboraldiko –abuztuaren amaieratik ekainaren erdialdera– munduan zehar egiten dituen birez gain, grabazio diskografiko eta bideografiko zabalaz gain, eta kontzertu bereziez gain, esaterako urteko azken egunean ematen diren Sylvesterkonzerts entzutetsuak. Hain zuzen ere, Orfeoiak 1997an parte hartu zuen Claudio Abbado-ren eskutik, aurreko zuzendari titularraren eskutik.

Beste zenbaitetan ere aritu da Orfeoia kantatzen Berlingo Filarmonikoarekin batera: 1997an, Mahler-en Bigarrenean, Abbado zelarik Madrileko Auditorio Nazionalean; 2001eko urtarrilean, Verdiren Requiema, bi kontzertu Berlinen, hauek ere Abbado-rekin; Bruckner-en Meza fa-n Barenboim-ekin 2001eko azaroan Berlinen eta Mahler-en Bigarrena Kanarietako Jaialdian, Simon Rattle-rekin 2007ko otsailaren 27an eta martxoaren 2an.

Bi egitarau desberdin Cuencako 52. Aste Erlijiosoan

Musika sariketa horretan martxoaren 29an emango du Mozarten Meza Do minorrean, Salzburgo-ko Mozarteum-arekin eta Leopold Hager zuzendari dela, eta 31n, orkestra eta zuzendari berarekin, Beethoven-en Bederatzigarrena. Bi kontzertuak Cuenca-ko Auditorioan egingo dira.

Bai San Miguel eliza eta bai San Pablo eliza, eta Cuencako Auditorioa – horiek dira eszenatoki nagusiak jaialdi horren historian- ezagunak dira orfeoilarientzat, zazpigarren aldiz ariko baitira han. Azkena 2011n izan zen, Mahler-en Bigarren Sinfoniaren bertsioa emanez, Christian Mandeal zuzendari zela eta Manchester-eko Orquesta Hallé-rekin batera. Halaber parte hartu zuten beste obra sakro batzuekin eta hainbat orkestra eta zuzendarirekin, 2007, 1997, 1991, 1990 eta 1971n.

Fauré eta Mahler Hamabostaldian

“Etxeko” jaialdian ere esku hartuko du, bi kontzertu emanez. Abuztuaren 28an Fauré-ren bi obra emango ditu: Requiem eta Cantique de Jean Racine honekin, Scottish Chamber Orchestra-rekin, Robin Ticciati jatorri italiarreko gazte ingeles talentudunarekin, talde eskoziar honen zuzendari nagusia baita 2009tik.

Orfeoiak kantatu ditu halaber Scottish Chamber Orchestra-rekin 1982an Bartzelonako Palaun, Mackerras-ek zuzenduta, Mozarten obrak, eta 1991n Musika Hamabostaldian, Mozarten Requiema Leopold Hager-ekin.

Abuztuaren 31n, interpretatuko den egitaraua Mahler-en Bigarren Sinfonia izango da, Victor Pablo Perez delarik buru Galiziako Sinfonikoan.

Hiriaren bigarren mendeurrenean

Orfeoiak parte hartuko du hiriaren erreketa eta ondorengo berreraikitzea gogoratzeko ekitaldietan. Abuztuaren 30ean Sagastiren Requiem meza kantatuko du Koruko Santa Maria Basilikan, eta hor sartuko da 1813ko abuztuaren 31ko ereserkia, Usandizagak konposatua .

Orfeoi Txiki ere ariko da urteurreneko ekitaldi hauetan, eta Donostiako Udaleko Udal Txistulari Bandarekin batera, CD bat grabatuko du, Euskal konpositoreen 16 pieza dakartzana, besteak beste Norberto Luzuriaga, Raimundo Sarriegi, Jose Juan Santesteban, Jose Olaizola-renak, Jose Ignacio Ansorenak egokituta. Grabazioa martxoan egingo da eta diskoa apirilaren 23an aurkeztuko da, Sarriegiren heriotzaren mendeurrenarekin bat eginez.

2012. urtea zenbakitan

Iaz, Jose Antonio Sainz Alfaro koruaren buru dela hogeita bost urte bete baitziren, Orfeoiaren jardun artistikoak kutsu frantziarra izan zuen, zazpi kontzertu eman baitzituen ondoko herrialdeko hainbat hiritan. Lyonen bi kontzertu eman zituen auditorioan Orkestrarekin batera.

Nacional de Lyon eta Josepa Pons zuzendaria Fauré-ren Requiem-arekin eta Francis Poulenc-en Stabat Mater-ekin; Toulouseko Halle aux grains aretoan Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin batera, Tugan Sokhiev-en zuzendaritzapean, Mahler-en 2. Sinfonia bi kontzertu desberdinetan eta beste bat egitarau berarekin Pariseko Pleyel aretoan. Mende eta Sète-n, Orfeoiak Radio France eta Montpellier-ko Jaialdian parte hartu zuen, bi kontzertu emanez, opera zatiak eskainiz.

Musika Hamabostaldiko hiru kontzertutan esku hartu zuen: Mark Elder zuzendari zela, Orquesta The Hallé-rekin batera eman zuen Janacek-en Meza Glagolitikoa; San Petersburgo-ko Filarmonikoarekin eta Yuri Temirkánov-en zuzendaritzapean, Ivan Izugarria, Prokofiev-ena, eta sariketa donostiarraren klausura Bamberg-eko Orkestrarekin batera egin zen, Jonathan Noth-en zuzendaritzapean, Stravinski-ren Salmoen Sinfonian

OSGren koruak, Galiziako Sinfonikoak eta Orfeoiak, Víctor Pablo Pérez-en zuzendaritzapean, A Coruña-ko Mozarten 15. Jaialdia inauguratu zuten, bi kontzertu sinfoniko-koral emanez, Galiziako hiriburuko Opera Jauregian maiatzaren 12an eta 13an.

Beste hiru lan sartu dira 2012an zehar: Stabat Mater, Francis Poulenc-ena; Leos Janácek-en Meza Galgolitikoa, eta Alborada de noite e de luz, Juan Durán-ena.

2012. URTEA ZENBAKITAN

Kontzertuak: 24

• Sinfoniko-bokalak: 15
• Polifonía-folklore eta hainbat: 9
• Euskadin: 10
• Beste autonomi erkidegoetan: 7
• Altzerrian: 7

Hainbat eratako ekitaldiak: 14

Grabazioak: 2
• Donostiako Orfeoia: “Apaga la luz y verás” lanaren bertsio musikala, Ibon Casasen bideo profesional baterako, zeinarekin bultzatu nahi den Blind Rock (rock itsua), mundua ikusteko beste era bat.
• Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazte: Pirritx, Porrotx eta Marimotots-aren azken CDa.

Lanegunak, guztira: 174
Entseguak Donostiako Orfeoiaren egoitzan: 117
Hainbat entseguak : 33
Kontzertu eta bidai egunak: 26
Haurren hezkuntzaren orduak: 2.518

Donostiako Orfeoian:
Donostia Orfeoia: 198 kantariak
Orfeoi Txiki: 126 kantariak
Orfeoi Gazte: 48 kantariak
Ikastetxeetako abesbatzak: 312 (5 ikastetxeak)
Biolin eta Biolontxelo ikasgelak: 26
Musika tailerra: 126 (Egoitzan eta ikastetxe batean)

GUZTIRA: 836 pertsonak parte hartzen dute

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.