Concierto para celebrar la reinauguración del Victoria Eugenia en 2007
Monday, April 29, 2013

Maiatzaren 9an, osteguna, Orfeoiak ongintzazko kontzertua emango du Victoria Eugenia Antzokian. Kontzertuak amaiera emango dio Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen barruko Gipuzkoako AECC elkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiari. Sainz Alfarok zuzenduko du abesbatza, eta Amaia Zipitria piano-jolea izango dute lagun. Programak ordu-erdi inguru iraungo du, eta Pablo Sorozabalen eta Mikel Laboaren euskal abesti ezagunak interpretatuko dituzte, baita zarzuelen zatiak eta nazioarteko pop abestiak ere.

Ekitaldira sartzeko gonbidapena behar da, eta 19:00etan hasiko da, nazioartean aitortutako Barbaid onkologoaren eta Eduard Punset hizlari ospetsuaren arteko elkarrizketa zientifiko-dibulgatzaile batekin.

Maiatzaren 11n, orfeoiak beste kontzertu bat emango du, ireki berria den Itxas Etxea Entzunaretoan, Hondarribian. Programa zabalagoa izango da, hiru habanera eta zarzuela-zati gehiago interpretatuko dituzte eta. Oraingoan ere, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean arituko dira, eta Amaia Zipritriak pianoz lagunduko die. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerek 16 euro balio dute. Txartelak Hondarribiko turismo-bulegoetan eros daitezke (Arma Plaza eta Kirol Portua), eta kontzertua hasi baino ordubete lehenago, Itxas Etxea Entzunaretoaren leihatiletan ere.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.