"Musikaren magia udan ere entzungai" goiburu nagusi izanik, Donostiako Orfeoiak haurrentzako udalekuen bosgarren edizioa antolatu du. Udalekuek ekainaren 24tik eta 5era iraungo dute, eta jarduerak tailerren bidez garatuko dira. Bertan, 4 eta 8 urte arteko umeek, jolasen bitartez, tresna errazak egiten, soinuak bilatzen, abesten eta entzuten ikasiko dute, eta ikasturtean zehar erabiltzen den baschet tresneriarekin ohituko dira. Baschet anaiek sortutako 14 soinu-egituraz osatutako tresna-sorta da, eta helburu du txikienei musika irakastea. Udalekuak amaitzean, haurrek familientzako kontzertu bat emango dute, ikasitako guztia erakusteko.
Jarduerak Orfeoiaren ikasgeletan garatzen dira, 9:30etik 13:30era.
Kuota 115 euro dira. Bi anaia-arreba inskribatzen dituzten familiek % 15 deskontua izango dute. Izena emateko epea ekainaren 13ra arte irekita egongo da. Informazio gehiago nahi duenak Orfeoiaren egoitzara jo dezake, San Juan 6. zk. helbidean. Bulegoa astelehenetik ostiralera irekita dago, 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Telefono-zenbakia: 943 42 22 39.