Abierta la convocatoria de pruebas para formar parte del Orfeon
Friday, May 3, 2013

Orfeoiak abesbatzako ahotsen kopurua areagotzeko asmoz urtero antolatzen dituen probei emango die hasiera. Proba horietara abesteko grina duen eta bere aisialdiko denbora gehiena kantuan jardun nahi duen 16 urtetik gorako edozein pertsona aurkez daiteke. Konpromiso horrek asteartean, asteazkenean eta ostiralean gaueko zortzietatik hamarretara egiten diren asteko entseguetara joatea eskatzen du. Ordainetan, Orfeoiak doako prestakuntza eskaintzen du eta, gainera, maisu onenen zuzendaritzapean, izen handiko agertokietan eta orkestra entzutetsuekin batera abesteko aukera ziurtatzen du. Horrez gain, beste hiri eta herrialde batzuk ezagutzea ahalbidetzen du, eta, batez ere gazteenei, elkarrekin bizitzen eta lagunak egiten irakasten die.

Abesbatzaren ehun urteko historiaren parte izan nahi duten pertsonak 943 42 22 39 telefonoan informa daitezke edota Donostiako San Juan kaleko 6. zenbakian dagoen bere egoitzara hurbil daitezke.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.