Premio Orfeón Donostiarra-UPV/EHU
Monday, May 13, 2013

Donostiako Orfeoiaren Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, azken hamahiru urteotan zabaldu ohi duen sari honen deiak bi helburu ditu: Musika ikerketa sustatzea eta bultzatzea; musika arloan nabarmendu diren pertsona edo erakunde ospetsuen lana eta ibilbide profesionala agerian jartzea.

Deialdian nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Ikerketa-lanak unibertsitate-jardueran dauden edozein ikuspegi akademikotatik egin daitezke. Lanak paperean (bikoiztuta) eta modu elektronikoan aurkeztuko dira Donostiako Orfeoiaren egoitzan eta/edo UPV/EHUko web orrietatik deskarga daitekeen edo bi erakundeetan eska daitekeen lanaren aurkezpen-inprimakia ere aurkeztu beharko da. Euskal kultura-munduko edozein hizkuntza idatzi ahal izango dira lanak.

Musikaren sorkuntzaren alorrean bere bizitzan zehar nabarmendu diren erakunde edo egile handien ibilbidea eta lana goraipatzeko helburua duen alorrean, berriz, beren babesa ematen duten erakundeek hautagaiei dagozkien Curriculum Vitae-ak aurkeztuko dira, eta euskal-munduko edozein hizkuntzetan emanak izan daitezke.

Ikerketa lanak zein goraipatu nahi diren ibilbide nabarmeneko erakunde edo pertsonen curriculum-a aurkezteko epea, 2013ko urriaren 31ean bukatuko da.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
Donostiako Orfeoia
San Juan, 6
20003 Donostia - San Sebastián
Tlfno.: 943 42 22 39
Fax: 943 42 36 75
E-mail: info@orfeondonostiarra.org
www.orfeondonostiarra.org
UPV / EHU.
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Julianategi – Pº de Arriola, 2

20018 Donostia - San Sebastián
Tel: (34) 943 018 508
Fax: (34) 943 311 100
E-mail: kultura@ehu.es
www.ehu.es

AURREKO EDIZIOETAKO SARITUAK
Antón García Abril y Mª Carmen de las Cuevas (2001); Tomás Aragüés y Esteban Elizondo (2002); Francisco Escudero (a título póstumo) y Martín Baeza (2003); Javier Bello-Portu (a título póstumo) y Gotzon Ibarretexe (2004); José Luis Ansorena y José Ramón Vitoria (2005); José Manuel Azcue y Paulino Capdepón (2006); Coro Easo e Isabel Díaz (2007); Imanol Urbieta y Juan González-Castelao (2008); José Antonio Echenique e Itziar Larrinaga (2009); José Ignacio Ansorena, Txirri Mirri eta Txiribiton y Josu Okiñena (2010); CIT (Centro de Iniciativas de Tolosa) y Jagoba Astiazaran (2011), Javier Busto, Olimpia García y Nerea Muruamendiaraz (2012).

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.