Las voces blancas del Orfeón, en Toulouse
Thursday, June 26, 2014

Datorren hilaren 28, Tugan Sokhiev izango da Orfeoiko ahots zurien zuzendaria, Mahler-en 3. Sinfonian. Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalak eta Toulouseko Les éclats choeurs haur-abesbatzak parte hartuko dute bertan; azken horretako kide gehienak La Lauzeta abesbatzean ibili ziren aurrez. Anna Larsson mezzosoprano suediarra izango da solista. Mahler-en obraren interprete ezagunenetako bat da Larsson. Musikagileari eskainitako abesti-ziklo guztietan kantatu du, eta mezzosopranoen errepertorio zabaleko ia abesti guztiak ere bai. Horren adibide dira Haendelen Mesías, Elgar-en Sea Pictures, edota Giuseppe Verdiren Requiem. Musika garaikidea ere abesten du.

Hirugarren Sinfonia soilik ahots zurientzako konposatu zen eta noizik eta behin interpretatzen da zuzenean, oso luzea baita (90 - 100 minutu, bertsioen arabera). Sinfonia hau, hasiera batean “Udako goiz bateko ametsa”. Azken mugimendu hunkigarriaz Malherrek idatzitako musikarik eder saminena zela esan zuen Leonard Bernsteinek. Obra guztia Lurraren eta Izadiaren ingurukoa da, Nietzcheren eta Mahlerren testuak erabiliz. Orfeoikoek hamabi aldiz baino ez dute interpretatu Zubin Metha, Güell, Gómez Martínez, Vaclav Neumann, Mariss Jansons eta Yannick Nézet-Séguin maisuekin.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.