Septiembre en Gipuzkoa
Friday, September 5, 2014

Donostiako Orfeoiak Gipuzkoan bi kontzertu emanez hasiko du iraila, uda-partean lau musika-jaialditan aritu ostean: Radio France-Montpellier-en (Agde eta Montpellier egoitzetan), Torreviejako Habaneren Nazioarteko Jaialdiaren inaugurazioan, Donostiako Musika Hamabostaldian (La Damnation de Faust, Tugan Sokhiev zuzendariaren agindupean, eta Verdiren Requiem bat, Rotterdameko Filarmonikoarekin, Yannick Nézet-Séguin zuzendariak gidatuta) eta Cambrilseko Jaialdian. Iraileko lehendabiziko emanaldia elkartasunezkoa izango da, Arrasateko Goikobalu abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian arituko baita. Arrasateko Amaia antzokian izango da kontzertua, hilaren 20an, 20:00etan. Sainz Alfarok zuzenduko du Orfeoia, eta Amaia Zipitria izango du pianoarekin lagun. Abesbatzak programa bariatua interpretatuko du: zarzuela-zatiak, habanerak, euskal folkloreko obrak eta nazioarteko popa. Sarrerak salgai daude jada, Kutxabanken.

Hilaren 30ean, Donostiako San Telmo elizan, Orfeoiak kontzertu pribatua eskainiko du, Energia, Ingurumen eta Teknologiako Espainiako Ikerketa Zentroak (CIEMAT) antolatutako SOFT 204 kongresuari (Symposium on Fusion Technology) amaiera emateko. Programa 20:00etan hasiko da eta hiru bloketan antolatuta egongo da. Lehendabizikoan, Madina, Rossini eta Pau Casals egileen musika erlijiosoa interpretatuko du. Bigarrena Espainiako musikari eskainita egongo da, eta hainbat autonomia-erkidegotako piezak interpretatuko ditu. Hirugarren blokean, zinemak ospetsu egindako nazioarteko musika eskainiko du; beste hainbaten artean, Peter Hope edota Leonard Bernstein egileenak.
Kontzertu horretan ere Sainz Alfaro izango da zuzendaria, Amaia Zipitria pianoan lagun duela, eta ez da publikoarentzat irekia izango.
 

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.