NOVIEMBRE SOLIDARIO
Monday, November 3, 2014

Donostiako Orfeoiak sei kontzertu ditu programatuta azaroan: bi Eivissan eta lau solidario Donostiako eta Azkoitiko hainbat GKErentzat. Sainz Alfarok zuzenduko ditu guztiak.

Lehenengo kontzertu solidarioa hilaren 7an izango da, 40 urte bete dituen Medicus Mundi Gipuzkoa GKErentzat. Kontzertua Koruko Andre Mariaren basilikan izango da eta programa zabala bilduko du. Organo-jotzaile gisa Gerardo Rifón arituko da eta Rossini, Mozart, Brahms, Bach, Berlioz, Lloyd Weber, Mendelssohn, Madina eta Casalsen lanak eskainiko dizkigute. Irati Fernández eta Elena Barbé sopranoak arituko dira solista.

Hurrengo egunean, Azkoitiko parrokian abestuko du Orfeoiak, bezperako programa bera, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrena ospatzeko. Egun horretan ere Gerardo Rifón arituko da organoan, eta Irati Fernández eta Elena Barbé izango dira solista.

Azaroaren 15ean habanera sorta bat, zarzuela zati batzuk eta hainbat euskal kanta interpretatuko ditu Orfeioak Kursaal Auditoriumean, Odol Emaileen 50. urteurrena ospatzeko. Amaia Zipitria piano-jotzailea izango da koruko ahotsei laguntzen.

Laugarren kontzertu solidarioa hilaren 21ean izango da, Donostiako San Bizente elizan, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren alde. Programak honako konpositore hauen lanak eta lanen zatiak bilduko ditu: Rossini, Mozart, Brahms, Bach, Berlioz, Lloyd Weber, Mendelssohn, Madina eta Casals.

Hilabetea ixteko, 28an eta 29an Eivissako Can Ventosa Kultur Zentroan izango da Orfeoia. Bertan, bi kontzertu emango ditu Amaia Zipitria piano-jotzailearekin. Programak honako hauen zatiak bilduko ditu: zarzuelak, Verdiren eta Bizeten operak, habanerak, Sorozabal eta Olaizolaren euskal kantak, Pau Casalsen musika katalana, eta Miquel Tortell eta J.M. Thomasen Aubada lan mallorcarra, Marian Aguiloren letrarekin. Orfeoiak azken hori abesten duen lehenengo aldia izango da, gainera.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.