LA NAVIDAD SE ACERCA
Friday, November 28, 2014

Orfeoiak abenduan emango dituen lau kontzertuetako hiru Gabonen gainekoak izango dira. Hilaren hasieran, abenduaren 6an, musika-ekitaldi pribatua egin du Kursaalean, eta Orfeoi Txikiak eta Orfeoi Gazteak ere esku hartuko dute. Kontzertua Oronak antolatu du, Bidasoaldeko, Oarsoaldeko eta Donostialdeko kulturako, hezkuntzako eta gizarteko eragileekin abiarazi duen Orona Fundazioa Gizarterantz proiektuaren barnean.

Kontzertu horren egitaraua Carl Orff-en Carmina Buranaren bertsio batez osatuta dago. Orfeoiko hiru abesbatza-taldeek eta Basque Chamber Orchestrak interpretatuko dute, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Elena Barbé (sopranoa), David Azurza (kontratenorra) eta José Julián Frontal (baritonoa) ere arituko dira bakarlari modura. 

Hilaren 18an, Orfeoia auditorium berean arituko da, El Diario Vascok urtero antolatzen duen Gabonetako kontzertua interpretatzeko. Abesbatzarekin batera izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, eta zuzendaritzaz Juan José Ocón arduratuko da.

Abenduko hirugarren kontzertua hilaren 22an izango da, Madrilgo Auditorium Nazionalean, Juventudes Musicales ekimenaren barruan. Abesbatzak eta Andrés Segovia Ganbera Orkestrak Haendelen Mesias interpretatuko dute Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

Urtea amaitzeko, eta 2004tik ohikoa denez, hilaren 30ean, orfeoilariak Bilboko Euskalduna jauregira joango dira, AMAK Alfredo Krausen Lagunen Elkarteak antolatutako ongintzako kontzertuan aritzeko. Aurtengo egitarauak kutsu errusiar nabarmena du. Prokofieven Alexander Nevsky lana eta Mussorgskiren, Txaikovskiren eta Borodinen lanen zenbait zati interpretatuko dituzte. Bilboko Orkestra Sinfonikoa arduratuko da atal sinfonikoaz Asturiasko Oliver Díaz maisuaren zuzendaritzapean. 

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.