PARTICIPACIÓN DEL ORFEOI GAZTE EN EL I FESTIVAL INTERNACIONAL DE COROS DE NIÑOS Y JÓVENES DE MADRID
Thursday, March 5, 2015

Orfeoi Gazteak Madrilen martxoaren 1etik 8ra egingo duten Umeen eta Gazteen Abesbatzen I. Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du, Italiako, Ugandako eta Espainiako (Zaragoza, Euskadi, Soria eta Madril) beste 16 abesbatzarekin batera. Guztira, 650 kantari baino gehiago izango dira Madrileko Gazteen Abesbatzaren Elkarteak gaztez osatutako abesbatzen topagune gisa antolatutako ekimenean.

Hurrengo 17 abesbatza hauek hartuko dute parte jaialdian: Antara Korai, Coro Bilingüe Ponce de León, Coro de Jóvenes de Madrid, Coro del C. P. Alberto Alcocer, Coro del C. P. Sagunto, Coro Encanto, Coro Las Veredas, Coro León Felipe, Coro Musicaire, Escolanía de Segovia, Giovani Cantori di Torino, Joven Coro de la Comunidad de Madrid (JORCAM), Orfeoi Gaztea, Pequeños Cantores de la JORCAM, Uganda Natumayini, Voces Blancas de la Coral de Soria eta Zenobia Scholars.

Guztiek doako kontzertuak emango dituzte Madrileko hainbat lekutan, besteak beste: Ntra. Sra. del Perpetuo Socorro parrokian, San Jose elizan, La Milagrosa basilikan, Beatriz Galindo BHIn eta La Convepción basilikan. Orfeoi Gaztearen kontzertua martxoaren 7an izango da, La Concepción basilikan, eta Donostiako gazteek zortzi lanez osatutako programa interpretatuko dute.

Jaialdia martxoaren 8an amaituko da, abesbatza guztiek Monumental antzokian emango duten kontzertuarekin. Kontzertu horretan, talde bakoitzak obra bat abestuko du. Orfeoi Gazteak Grease filmeko abestien aukera interpretatuko du. Gainera, amaitzeko, abesbatza guztiek Chilcott-en «Five Days that Changed the World» abestuko dute elkarrekin.

Abesbatzek interpretatuko dituzten errepertorioen aniztasuna, bat dator aniztasun geografikoarekin. Izan ere, konpositore klasikoen (Rossini, Purcell edota Caccini) eta sortzaile garaikideen lanak entzun ahalko dira. Oso heterogeneoak, gainera, azken horiek: Piazzola, Josu Elberdin, Bruno Coulais, Morten Lauridsen, Javi Busto, Alberto Grau...

Jaialdiaren lehen egunean, martxoaren 1ean, kontzertuez gain, film-emanaldi bat antolatu dute Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademian. Hala, Guillermo Meallak zuzendutako Cantar Para Vivir izango da ikusgai.

Jaialdi honek abesbatzen arteko trukea sustatu nahi du, eta entzuleei askotariko musika motetako eta maila goreneko emanaldiak eskaini nahi dizkie. Iaz jaialdia antolatzen duen abesbatza Donostian egon zen Orfeoi Gazteak gonbidatuta, eta bi abesbatzek kontzertua eman zuten Kaputxinoen elizan. Madrileko gazteak Orfeoi Gazteko kideen eta Orfeoiko boluntarioen etxeetan egon ziren. Madrilen, formula bera erabiliko dute jaialdian parte hartuko duten abesbatzetako kideak hartzeko.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.