Concierto benéfico organizado por AMAK
Thursday, December 3, 2015

Orfeoiak Bilboko Arriaga antzokian esango dio agur urteari AMAK (Alfredo Krausen lagunak) elkarteak antolaturiko ongintzako kontzertu batekin, abenduaren 28an, astelehena. Bi ordu iraungo duen programa zabalak konpositore oso anitzen lanak biltzen ditu. Lehenengo zatian, Bernstein, Guridi, Barbieri, Sorozabal, Mozart eta Wagner. Bigaren zatia, ordea, operari eskainita egongo da eta Bizet, Donizetti, Puccini eta Verdiren lanen zatiak interpretatuko ditu. Oliver Díaz maisu asturiarra arituko da Bilbao Orkestra Sinfonikoaren, abesbatzaren eta 23 bakarlari euskaldunen zuzendari.

Sarrerak Bilboko Arriaga antzokiko leihatilan edo internet bidez eros daitezke, helbide honetan:
https://ticket.kutxabank.es/teatroarriaga/public/janto/
Telefonoz: 946 850 850, baita BBKren kutxazainetan ere edozer txartelekin.

Horretaz gain, abenduaren 28an, halaber, 200 haur eta gazteren ahotsak entzun ahalko ditugu Orfeoi Txiki, Orfeoi Gazte eta eskola-koruen eskutik. Guztiek batera, eta Orfeoiaren gidaritzapean, Gabonetako Unicef Donostia-Orfeoia kontzertua eskainiko digute Kursaal auditoriumean. Aurten, gabon-kanta sorta batez gain, programak izaera sozialagoa izango du eta abeslari gazteek beste herrialdeetako haurrek jasan behar duten errealitate gordina salatzeko aukera izango dute. Hala, Mexikoko kaleetan bizi diren haurrez hitz egiten duen Oye, Tanzaniako umezurtzei buruzko Imbakwa, mundua aldatu zuten bost gertaerari buruzko Five days eta Non degu non gabon-kanta, cayuco batean jaio zen haur bati buruzkoa, interpretatuko dituzte.

Sarrerak azaroaren 20an jarriko dira salgai, Kursaaleko leihatilan eta Internet bidez: www.kursaal.eus

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.