El Orfeón Donostiarra de gira por varias ciudades
Thursday, December 7, 2023

Datorren igandean hasiko da bira berria Alacanten ADDA orkestrarekin batera.

Datorren igandetik aurrera, abenduaren 10etik aurrera, Donostiako Orfeoia bira nazional batean murgilduta egongo da, eta astebetean 5 hiri bisitatuko ditu. Horietako 4tan ADDA Sinfonikoarekin batera egingo du, Alacanteko Aldundiko Auditorioko orkestrarekin, eta Josep Vicenteren zuzendaritzapean.

Lehenengo 4 kontzertuen egitaraua ondorengoa izango da: Montsalvatgeren Kantu Espirituala eta Beethovenen 9. sinfonia. Parte hartuko dute Erika Grimaldik (sopranoa), Airam Hernandezek (tenorea), José Antonio Lópezek (baritonoa) eta Teresa Iervolinok (mezzosopranoa).

Alacanten abestu ondoren, abenduaren 11n Orfeoia Madrilgo Auditorio Nazionalera itzuliko da, Ibermúsica zikloaren barruan.

Abenduaren 12an Orfeoia Zaragozara joango da Auditoriumeko Kontzertu Handien Denboraldian parte hartzeko eta abenduaren 13an Bartzelonako Palau de la Musican abesteko unea izango da.

Bira txiki honi amaiera emateko, Orfeoia etxera itzuliko da abenduaren 16an Gasteizko Principal Antzokian abesteko. Bertan Gabonetako Kontzertua eskainiko du. Oraingoan, Jose Antonio Sainz Alfaroren gidaritzapean, Jon Urdapilleta pianistaren laguntzarekin abestuko dute. Koruak West Side Story, Petite Messe Solennelle, Medley, Moon River, Edelweiss, Days of wine and roses... izeneko obrak interpretatuko ditu.

Kontzertuen eta sarreren salmentari buruzko informazio guztia Orfeoiaren webgunean kontsulta daiteke. Gainera, bira honetan zehar, abesbatzaren irudiak eta bideoak ikusi ahal izango dira sare sozialetan.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.