Gira de Navidad 2023 del Orfeón Donostiarra
Wednesday, November 29, 2023

Abesbatzak emanaldi ugari izango ditu abenduan zehar, Donostian eta beste hiri batzuetan

Abenduaren 1etik urtea amaitu arte, Donostiako Orfeoia Gabonetako bira batean murgilduta egongo da hainbat hiritan.

Lehenik eta behin, abenduaren 1ean, José Antonio Sainz Alfarok zuzentzen duen abesbatzak Donostiako argien piztuera ekitaldian abestuko du. Ekitaldi irekia izango da, 18:30ean, Maria Cristina Hotelaren aurrean. Sorpresez betetako plan bikaina izango da, Donostiako Gabonei ongi etorria emateko.

Abenduaren 10etik aurrera, Orfeoiak 6 hiri bisitatuko ditu astebetean. Horietatik 5etan ADDA Sinfonikoarekin batera egingo du, Alacanteko Diputazioko Auditorioan dagoen orkestra, Valentziako musikaren elementu garrantzitsu bihurtu dena. Eta guzti hori Josep Vicenteren zuzendaritzapean.

Ondoren, Donostiako Orfeoiak Alacant bisitatuko du hilaren 10ean, Orkestraren etxea zehazki.  Ondorengo errepertorioa abestuko du: Montsalvatgeren Kantu Espirituala eta Beethovenen 9. sinfonia. Parte hartuko dute Erika Grimaldik (sopranoa), Airam Hernandezek (tenorea), José Antonio Lópezek (baritonoa) eta Teresa Iervolinok (mezzosopranoa).

Egun bat geroago, Madrilgo Auditorio Nazionalean berriz abesteko unea iritsiko da, Ziklo Ibermusikoan zehazki.

Abenduaren 12an Orfeoiak Zaragoza musikaz beteko du, Auditoriumeko Kontzertu Handien Denboraldian eta abenduaren 13an Bartzelonako Palau de la Musikan izango da.

Etxera itzuli eta pare bat eguneko atsedena hartu ondoren, Donostiako Orfeoia Gasteizko Principal Antzokira joan eta Gabonetako Kontzertua eskainiko du abenduaren 16an. José Antonio Sainz Alfaroren gidaritzapean eta Jon Urdapilleta pianistaren laguntzarekin, abesbatzak West Side Story, Medley, Moon River, Edelweiss, Days of wine and roses... izeneko obrak interpretatuko ditu.

Urteari agur esateko, Gabonetako Kontzertua prestatu dute eta hiriko bi parrokiatan abestuko dute, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta organoan Gerardo Rifónen laguntzarekin. Kontzertu hauek Donostiako Sustapenaren babesa dute eta sarrera librea izango da.
Lehenengo hitzordua abenduaren 22an, ostirala, izango da Loiolako Erribera auzoko Iesu Parrokian, 19:30ean.

Abesbatzak 2023. urte oparoari agur esango dio abenduaren 28anAltzako San Martzial parrokian, 20:00etan.

Beraz, urtean zehar 30 kontzertu eman dituen abesbatzarentzat abendua hilabete zirraragarria izango da ere. Kontzertu gehiago izan daitezela 2024an!

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.