Euskadiko Orkestrarekin Mahlerren 2. sinfonian
Tuesday, April 26, 2022

Orkestra eta Orfeoia lehen aldiz elkartuko dira Abonu Denboraldian pandemia hasi zenetik, ‘Berpizkundea' ezizenez ezagutzen den sinfonia handi hau berreskuratzeko. Orfeoiak bere aurkezpen-gutun gisa defendatu du mundu osoan zehar obra hau.

Robert Treviñok zuzendutako programa berri honetako kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude: apirilaren 29an eta maiatzaren 2an Donostian, maiatzaren 3an Iruñean, maiatzaren 4an Bilbon eta maiatzaren 6an Gasteizen.

Aste honetan abiatuko den kontzertu-programa berri honekin, Euskadiko Orkestrak 2020an bertan behera geratu zen obra bat berreskuratuko du: Gustav Mahlerren 2. Sinfonia. Eta duela bi urte aurreikusita zegoen bidelagun berberarekin egingo du, Donostiako Orfeoiarekin. Sinfonia hau Orfeoiaren aurkezpen-gutuna bilakatu da eta jaialdi ospetsu ugaritan abestu du, hala nola Luzernakoan, Claudio Abbadok zuzenduta. Orkestrak eta Orfeoiak 230 abeslari eta musikari baino gehiago bilduko dituzte eszenatoki gainean obra handi honi aurre egiteko. ‘Berpizkundea’ ezizenez ezaguna den sinfonia hau berreskuratzeak balio sinbolikoa handia du Euskadiko Orkestrarentzat.

Programa honen kontzertuak orkestraren ohiko lau hiriburuetan egingo dira: ostiral honetan eta datorren astelehenean, apirilak 29 eta maiatzak 2Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, maiatzak 3Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, maiatzak 4Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostiralean, maiatzak 6Gasteizko Principal Antzokian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Orkestrak eta bere titularrak, Orfeoiaz gain, Mahlerren musikan espezializatutako bi kantari bakarlari izango dituzte lagun programa honetan: Sarah Fox sopranoa eta Justina Gringyte mezzosopranoa.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako euskadikoorkestra.eus-en, baita auditorioen webgune eta leihatiletan ere, 10 eurotik 35 eurora.

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.