Milaka ahots eta abesbatza bakarra
Tuesday, January 18, 2022
San Sebastian bezperan ezin zuen protagonista hoberik izan. Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du bihar Reale Arenan eta emozio gehiago oparituko digu Atletico Madrilen aurkako Kopako partidaren atarian.
Hasiera baino minutu batzuk lehenago, abesbatza enblematikoak, zalantzarik gabe munduko ospetsuenetako batek, pare bat pieza interpretatuko ditu, ziur aski txuri urdin familia osoari oilo-larrua jarriko diotenak.
Reala Zuzenean taldearen emanaldi hau, gainera, Donostiako Orfeoia bere 125. urteurrena ospatzeko egiten ari den ekitaldien barruan kokatzen da. Azken finean, bihar ehun urtetik gorako bi erakunde ahots bakarrean elkartuko dira.

 

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.