Orfeoiak Rossiniren 'Petite Messe Solennelle' kantatuko du Kursaalen
Tuesday, February 23, 2021

Donostiako Orfeoiak berak antolatutako Kontzertu Klasikoen Zikloaren bigarren ekitaldia eskainiko du igandean, otsailak 28.


Urtarrilaren 17an Brahmsen Requiemarekin estreinatu ondoren, Donostiako Orfeoia erronka berri baterako prestatu da Donostiako Kursaalean egingo duen Kontzertu Klasikoen Zikloaren barruan.

Ziklo honetako bigarren kontzertuan Rossini izango da protagonista, Petite Messe Solennelle obrarekin. Kontzertua otsailaren 28an izango da, 19:00etan, KursaalenMiren Urbieta-Vega sopranoak, Ainhoa Zubillaga mezzo sopranoak, Beñat Egiarte tenoreak eta Jesus Garcia Arejula baritonoak hartuko dute parte; kontzertua Jose Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du, Jon Urdapilleta pianoan eta Gerardo Rifon armoniumean izango direlarik.

Petite messe solennelle, musika erromantiko erlijiosoaren gailurretako bat bezala katalogatua, Orfeoiaren errepertorioaren zati da 1982tik. Abestuko den bertsioa Rossinik 1863an piano eta harmoniorako konposatu zuena da, lau bakarlari (sopranoa, altua, tenorea eta baxua) eta abesbatza misto bat duena.

Lan honekin, Pillet-Will kondeak Louise emaztearentzat egindako enkarguz konposatua, Pésaroko musikariak moldeak hautsi zituen harmonizazioari dagokionez, eta garaikideengandik urruntzen hasi zen. Formen sinpletasunaren atzean, modernotasunerantz proiektatzen duen ausardia bat ezkutatzen da. Eskaintzan, zeina Sortzaileari zuzentzen baitzitzaion, bere ekoizpen emankor osoan berarekin axolagabe jokatu izanagatik barkatzeko bezala, honako hau utzi zuen idatzita: "Jainko maitea, hau da meza txiki gaixoa... Opera buforako jaioa nintzen, zuk ondo dakizu ".

Antxon Ayestan maisuarekin batera askotan interpretatua, 2003an Orfeoiak obra hau Mexikon eskaini zuen Patxi Aizpiri zuzendari zela; azken aldiz 2011n interpretatu zen, Bilbon eta Leonen.

  • Zuzendaria: Sainz Alfaro
  • Pianoa: Jon Urdapilleta
  • Armonium: Gerardo Rifón
  • Bakarlariak: Miren Urbieta-Vega (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzo sopranoa), Beñat Egiarte (tenorea) eta Jesus Garcia Arejula (baritonoa)


KONTZERTU KLASIKOEN ZIKLOA
Bost kontzertu izango dira guztira, hilabete bakoitzeko bat, urtarrilean hasi eta ekainera arte. Hiriak hilabete askotan ezin izan duenez bere abesbatza entzun, zikloko kontzertu guztiak Donostiako Kursaal Auditorioan eskainiko dira, eta abesbatzak hainbat bakarlari izango ditu lagun, pianoaz, organoaz eta perkusioaz gain. Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiaren zuzendariak zuzenduko ditu kontzertuak.


CEMENTOS REZOLA- HEILDELBERG CEMENT GROUP kontzertuen babeslea da.

Sarrerak: kontzertu bakoitzak 30 euroko prezio bakarra izango du; gainera, 5 kontzertuetarako abonu bat jarriko da salgai 120 eurotan.

Kursaalaren leihatiletan edo www.kursaal.eus helbidean eros daitezke.
 

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.