Donostiako Orfeoiak Rossiniren Petite messe solennelle eskainiko du Principal Antzokian
Tuesday, February 16, 2021

Larunbat honetan, otsailaren 20a, Donostiako Orfeoia Gasteizko Principal Antzokiko Kontzertu Handien Zikloan izango da. Gioachino Rossiniren Petite messe solennelle interpretatuko dute, Miren Urbieta-Vega (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzo sopranoa), Beñat Egiarte (tenorea) eta Jesus Garcia Arejula (baritonoa) musikariekin batera; kontzertua Jose Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du, Pedro Jose Rodriguez pianoan eta Gerardo Rifon armoniumean izango direlarik. Sarrerak ia agortu dira dagoeneko.

Donostiako Orfeoiak Antzoki Zaharra bisitatuko du berriro, oraingoan Rossiniren obra berezienetako bat eskaintzeko: Petite messe solennelle. Abesbatzak 2018ko ekainaren 18tik ez du Gasteizko agertokia zapaldu; egun hartan, Verdiren Requiem-a eskaini zuten Euskadiko Orkestrarekin batera eta Robert Treviñoren gidaritzapean.

Petite messe solennelle, musika erromantiko erlijiosoaren gailurretako bat bezala katalogatua, Orfeoiaren errepertorioaren zati da 1982tik. Abestuko den bertsioa Rossinik 1863an piano eta harmoniorako konposatu zuena da, lau bakarlari (sopranoa, altua, tenorea eta baxua) eta abesbatza misto bat duena.

Lan honekin, Pillet-Will kondeak Louise emaztearentzat egindako enkarguz konposatua, Pésaroko musikariak moldeak hautsi zituen harmonizazioari dagokionez, eta garaikideengandik urruntzen hasi zen. Formen sinpletasunaren atzean, modernotasunerantz proiektatzen duen ausardia bat ezkutatzen da. Eskaintzan, zeina Sortzaileari zuzentzen baitzitzaion, bere ekoizpen emankor osoan berarekin axolagabe jokatu izanagatik barkatzeko bezala, honako hau utzi zuen idatzita: "Jainko maitea, hau da meza txiki gaixoa... Opera buforako jaioa nintzen, zuk ondo dakizu ".

Antxon Ayestan maisuarekin batera askotan interpretatua, 2003an Orfeoiak obra hau Mexikon eskaini zuen Patxi Aizpiri zuzendari zela; azken aldiz 2011n interpretatu zen, Bilbon eta Leonen.
 

  • Zuzendaria: Sainz Alfaro
  • Pianoa: Pedro José Rodríguez
  • Armonium: Gerardo Rifón
  • Bakarlariak: Miren Urbieta-Vega (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzo sopranoa), Beñat Egiarte (tenorea) eta Jesus Garcia Arejula (baritonoa)

Prezioa: 28/21/18 euro
Online erosketa

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.